lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

2016ko Miņe lamiņe. Bideoak

2017-01-16

Azaroaren 26an Kafe Antzokian Miñe lamiñe ekitaldian batu ginen. Han berba egindakoaren laburpena bideo batean jaso dugu. Eta amaieran Itziar Rekalde ipuin kontalariak eta ipuin lapikoko dinamizatzaileak bere umetako kontuak ekarri zizkigun, batzuk benetakoak eta beste batzuk… asmatutakoak? Egia esan, ez zitzaigun geratu oso argi… ipuin-kontalari trebea delako, dudarik gabe! Besteak beste, kontatu zigun nola jarduten zuten emakumeek sukaldeko txoko batean elkarrekin beharrean eta barriketan, eta nola bidaltzen zituzten umeak libra erdi tardantzaren eske, edo baita kilo eta erdi tardantzaren bila ere, batzuetan… batek daki zertarako, hainbeste! Bere kontaketa osoa beste bideo batean jaso dugu.

Material osagarria

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube