lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

"Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak" ikerketa aurkeztuko da Bermeoko kultur etxean urriaren 5ean, ostegunean

2017-09-29

“Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak” ikerketa aurkeztuko da Bermeoko kultur etxeko Gaztelekuan, urriaren 5ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldian honako hauek egongo dira: Eneritz Albizu eta Goizane Arana, UEMAko teknikariak eta ikerketaren egileak; Josu Labaka UEMAko lehendakaria; Bermeoko alkatea, Idurre Bideguren, Bermeoko euskara arduradunak eta Ondarroako udal ordezkariak.   

Udalerri euskaldunetan euskararen gaitasunak eta erabilera sozialak azken urteotan izan duten bilakaera aztertzea beharrezkoa da, batez ere, bilakaera horretan beheranzko joera duten herrietan. Kale neurketek eta azterlan soziolinguistikoek erakusten digute joera hori duten udalerrietako bat Bermeo dela. Hori dela eta, Bermeoko Udalak hala eskatuta, horren atzean egon daitezkeen arrazoiak edo faktoreak aztertu ditu UEMAk, aurrera begirako lan ildoak zehazteko.  


Azterlanean kontuan hartu dira Bizkaiko kostaldeko herri bitan euskarak duen bilakaera, eta horretarako Bermeoko eta Ondarroako egoerak aztertu dira. Azterketa hau egiteko metodologia parte-hartzailea erabili da; hortaz, herri bietako herritar askok parte hartu dute eztabaida taldeetan, elkarrizketetan eta galdetegiak eginez.  Azterketaren nondik norakoak, galderak eta erantzunak, datorren ostegunean aurkeztuko ditugu, Bermeon.

Bermeoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu hitzaldi honetara eguenean, urriaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, azterlanaren xehetasunak ezagutzeko.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube