lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

BERMEOKO UDALAK HERRITARRAK ZORIONDU DITU KORRIKAN EUSKARAREN ALDE ERAKUTSITAKO INDARRAGATIK

2017-04-07

Bermeoko Udalak bermeotarrak zoriondu ditu Korrikan euskararen alde erakutsi duten “indarragatik”, izan ere, Korrika “oso jendetsua” izan da Bermeon eta adin eta egoera guztietako pertsonek parte hartu dute (gazteak, umeak, nagusiak, familiak, maisu-andereñoak, herriko kultur, kirol eta elkarte sozialak, erakundeak, sindikatuak…).

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, adierazi duenez, hizkuntzaren erabileraren azken kale-neurketak datu “kezkagarriak” erakutsi dizkigu Bermeon. Horregatik, bere esanetan, eguaztenean, apirilaren 5ean, “Korrikan Bermeok erakutsi duen indarra ikusterakoan asko poztu gara, Bermeon euskararen alde egiteko gogoa badagoela agerian jarri duelako”.

Agirrek adierazi duenez, “euskaldun izatearen harrotasuna eta emozioa argi ikusi ziren Korrikan Bermeon; eta, euskaldun garen heinean,  erakutsi dugun emozio hori, herrian euskara gehiago egiteko indarra izan dadin gurako genuke, bermeotarron eguneroko bizitzan euskara erabiltzeko indarra, bai ume eta gazteen artean, gurasoen artean, kirolariek euren entrenamendu eta kirol jardueretan, kultur eta talde sozialek euren egitekoetan, erosketak egiterakoan, lanean…”.

“Bermeok Korrikan erakutsi duen indarra bihotzetik mingainera eraman dezagun eta euskaraz berba egin dezagun”, azpimarratu du Euskara zinegotziak.

 

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube