lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko lan eskaintza

2018-01-08

Bermeon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da eta 11 hilabeterako lan kontratua eskaintzen du Euskaltzaleen Topaguneak, otsailaren 1etik hasita. Curriculumak urtarrilaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira eta hautaketa prozesua urtarrilaren 30erako bukatuta egongo da.

Curriculumak Lansareanen bidez ez ezik, honako posta helbidera ere bidali ahal dira: lanpoltsa@topagunea.eus. Euskaltzaleen Topaguneko Durangoko bulegora ere bidali ahal dira honako helbidera: Landako Etorbidea, 4 -102 bulegoa -Durango (48200)

Bermeoko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak dinamizatzailearen ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu: herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…); Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu eta batzordea(k) koordinatu.

Horrez gain, batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…) eta batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratuko ditu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak).

Ildo berean, bere ardurak izango dira barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak); ekimenaren aurrekontua kudeatu; ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu; eta koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Curriculumak urtarrilaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei: euskara maila egokia (idatziz zein ahoz), Bermeoko herria eta eskualdea ezagutzea, euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea, jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea, eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia), eta kudeaketarako gaitasuna izatea.

Horrez gain, komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…) Lanerako autonomia maila altua eta ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoak dira.

 

 

Material osagarria

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube