lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bizentaren lumak jolasaren bidez , Bermeoko gazteak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz berbetan arituko dira uztailaren 3an, Talan

2017-06-30

Bermeoko gazteek emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz gogoeta  eta berba egiteko aukera izango dute Bizentaren lumak solas-jolasa erabiliz, uztailaren 3an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, Talako Kantinan. Ekimena Bermeoko Udalak antolatu du, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Bizentaren lumak  gazteek berdintasunari buruz hitz egin eta gogoeta egiteko karta jolasa da. Berdintasunaren gaiarekin lotuta, geroz eta baliabide eta material gehiago eta osatuagoak badaude ere, berariaz gazteek berdintasunaren gainean eta euskaraz hausnartzeko helburuarekin sortutako tresnak urriak dira. Bizentaren lumak solas-jolasak norabide horretan ekarpena egiten du.

Gazteak emakume eta gizonen desberdintasun-egoeraz jabetu, eta errealitate hori aldatzeko tresna da Bizentaren lumak, eta gazteen artean emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrerak indartzea du helburu.

Jolasa aurrera eramateko,  bideratzaile-lanak egingo dituen gazte talde bat trebatu du Elhuyar Aholkularitzak. Uztailaren 3an, gazte horien koadrilak Talako Kantinara hurreratuko dira, guztiak aldi berean jolasean aritzeko.

http://bizentarenlumak.elhuyar.eus/

 

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube