lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA BANATU DA AURTEN ERE BERMEON

2016-12-01

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.800 ale banatuko dira Bermeon. Ikastetxeen bitartez, familia bakoitzari helduko zaio katalogoa eta,  horrez gain, udal egoitzetan eta honako dendetan egongo da eskuragai: Luma, Aue, Muruaga, Kuku enea eta Udane.

Beste urte batez, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, aurtengoa 19. edizioa, hain zuzen ere.

Bai webguneak bai paperezko edizioak berrikuntza nabarmenak estreinatu dituzte aurten. Horrela, bietan bi atal jasoko baitira: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Gainera katalogoa.eus webgunearen eraberritze sakona egin da. KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu 2 atal nagusien artean, eta bere helburu nagusia da merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

 

 

Material osagarria

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube