lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

“Geuk eus” irudia duten sagu azpikoak salgai

2017-12-18

Bermeoko Udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean “Geuk eus” euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina 2016ko maiatzean martxan jarri zuenez geroztik, hainbat ekimen bideratu ditu eta orain, beste bat gehitu du. 

“Geuk eus” 1.000 arrazoi bizitzeko kanpaina etxe guztietara zabaldu nahian, horren irudia duten ordenagailurako sagu azpikoak editatu ditu eta salgai jarri ditu. Bi motatako sagu azpikoak eros daitezke; alde batetik, arruntak, 1,5 euro balio dutenak, eta, bestetik, ergonomikoak, 8,5 euroko prezioarekin. 

Hortaz, "Geuk eus" kanpainaren logoa eta koloreak duten sagu azpiko hauek erosteko interesa duten pertsonek Berhazen eskuratu ahal izango dituzte.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube