lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Irakurleen txokoa abenduan

2017-11-17

Abenduaren 12an, Eszterren ondarea liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

Sandor Marai idazlearen lan honetako argumentua horrela laburbildu daiteke:

Eszterren Ondarea-n Eszter bera dugu narratzaile. Lajos izan da bere bizitzako amodioa. Hura, ordea, Eszterren ahizparekin ezkondu zen duela hogei urte. Orain, alargundurik, Eszterrengana itzuli da Lajos, beti bezala gezurrak eta amarruak erabiliz, eskatzera. Dirua, ondarea, baita berarengadik hurbil bizitzera joateko eskatzera ere. Gizon eskrupulurik gabea, ondo ezagutzen du, ordea, Eszterrek, eta barkatu egiten dio, ezin baitio harengandik sentitzen duen maitasunari, eta erakarmenari, ihes egin. Eszterrek, badaki, ordea, hiltzera doala eta horregatik kontatu nahi du historia guztiaren sorburua. Eta, Lajosek ez bezala, egia esan: “Egiaren alde zintzo egin nahi dut —izan al lezake idazki honek beste asmorik?—…”

Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, abenduaren 12an, arratsaldeko sei eta erdietan.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube