lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Irakurleen txokoa azaroan

2017-10-20

Azaroaren 16an, Sunset Park liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

Paul Auster idazlearen lan honetako argumentua horrela laburbildu daiteke:

Sunset Park, New Yorkeko auzo pobre baten izena da. Badago han, Green-Woods hilerriaren ondoan, etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txertatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte bizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea ireki nahian ari dira gazteak. Azken depresio ekonomiko honen pean New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko egiten duten ahalegina kontatzen du eleberriak. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New York... eta Austerren eleberrietan ohikoak izaten diren hainbat osagai ditu kontakizunak. Kontakizunaren egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Itzal-argiak ditu kontakizunak, ez da dena iluntasuna, ez da dena argitasuna. Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.

Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, azaroaren 16an, arratsaldeko sei eta erdietan.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube