lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Irakurleen txokoa ekainaren 1ean

2019-05-06

Eleberri honetan, Bermeoren antza handia duen itsasertzeko herri batean, 80ko hamarkadan, heroinak eta hiesak izandako eragina kontatzen da, baina gaur egungo ikuspegitik kontatua. Fikzioa da nobela, baina egia-itxura eman dio Goienetxeak.

Idazleak berak esana da benetan gertatutakoa bezain gordina ez dela narrazioa. Eleberrian hainbat protagonista izango dira: Izaro eta Unai, Gaizka eta Itzi, Mikel eta Sonia… Haien guztien oroitzapenak eta bizipenez osatu du lehen eleberria Ekaitz Goienetxeak. Gazte asko hil zituen herrian zaldiak. Baina, heriotza ez dago hain agerian, eta poztasun-uneak ere badira. Nobela honek 19. Igartza Saria irabazi zuen. 

Ekaitz Goienetxea Cereceda:

1982 Miarritze (Lapurdi, Euskal Herria)

Bermeon bizi da eta bertan lan egin, Talako Kantinan tabernari eta kultur programatzaile.

Kazetaritzan lizentziatua da, euskarazko prentsan aritua, eta publizitate eta marketin lanak ere egiten ditu, literatur sorkuntzaz gain.

Gabriel Aresti ipuin sariketa irabazi du, eta Eslovenian literatur egonaldi bat ere egina da “Beste Hitzak” programarekin.

Igartza Saria jaso zuen 2016an, Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektuagatik. Proiektu hori, orain, Zaldi mamarroa eleberri bihurtu du.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube