lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Irakurleen txokoa ekainean, bazkari-solasaldia Karmele Jaio idazlearekin

2017-05-10

Ekainaren 10ean, Orain hilak ditugu  liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin. Trebezia erakutsi du artikulugintzan ere. Eta orain arlo berri bati heldu dio: poesiari, hain zuzen ere. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.

 

Hitzordua, ekainaren 10ean, eguerdian. Ordua eta lekuaren berri izateko Liburutegian galdetu.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube