lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

IRAKURLEEN TXOKOA URRIAN

2017-10-05

Urriaren 19an, John Cheever idazlearen Igerilaria ipuinari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du ipuina eta ordurako irakurri. Hemen ere irakurri daiteke.

Cheever, John. Estatu Batuetako idazlea (Quincy, 1912 - New York, 1982). Kontakizun laburrak idatzi zituen batez ere: The Wapshot chronicle (Wapshoten kronika, 1956), Bullet park (1969), Falconer (1977), The Stories of John Cheever (John Cheever-en istorioak, 1978) eta Oh what a paradise it seems (Paradisua dirudi!, 1982). Estatu Batuetako goi mailako gizartearen aurreko ikuspegi satirikoa eskaintzen du Cheever-en obrak.

Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, urriaren 19an, arratsaldeko sei eta erdietan.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube