lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Euskara ikasi nahi duten guraso eta etorkinek ikastaroetan izena eman dezakete irailaren 30era arte

2023-05-16

Gainera, 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina ere abian da dagoeneko

Bermeoko Udalak, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiek urtero elkarlanean antolatzen dituzten guraso eta etorkinei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute irailaren 30era arte. Gainera, 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina ere abian da dagoeneko.  Hala eman dute jakitera Bermeoko Euskera zinegotzi Kepa Zumetak, Euskara Saileko teknikari Maite Zaratek, AEK euskaltegiko irakasle Marimar Hernandez-ek, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Marije Layunok  eta Hizkuntza Eskolako irakasle Ibon Iturbek.

Gehiago irakurri

Aurten ere bermeotarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango dute

2023-04-21

  • Helburua da herritarrak administrazioekiko harremanak, oro har, euskaraz izatea eta bereziki errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzea, horretarako erraztasunak emanez
  • Herriko 6 aholkularitza enpresek herritarrei errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzeko konpromisoa hartu dute

Gehiago irakurri

Martxoaren 1etik 31ra izango da udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko aukera

2023-03-01

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.

Gehiago irakurri

ZINEA EUSKARAZ

2023-02-28

Asteburu honetan, martxoaren 4 eta 5ean, momiak (umeentzako filma) estreinatuko da Nestor Basterretxea aretoan.

ORDUA: 17:00

Gehiago irakurri

Eingule? lehiaketaren finala giro onean

2022-12-06

Euskararen Egunean jokatu ziren eingule? lehiaketaren finalak Kafe Antzokian. Giro mundiala egon zen, bai gaztetxoen, baita helduen lehiaketan ere. Sari ugari banatu ziren kategoria bietan. Eta photocall-ean, Juan Lebatzegaz argazkia egiteko aukerarik ez zuten galdu parte hartzaileek

Gehiago irakurri

2021ean Bermeon jaiotako umeen liburua domekan aurkeztuko da

2022-11-22

2021eko bermeotarren liburua domekan banatuko zaie familiei Kafe Antzokian antolatu den jaian, 12:00etatik aurrera.

 

 

Gehiago irakurri

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

2022-11-22

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten,

haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

 

KATALOGOA.EUS web-orriak 7.400 produkturen erreferentziak jasotzen ditu

Gehiago irakurri

8. asteko lehiaketa eskuragarri

2022-11-22

Zortzigarren lehiaketarekin gatoz! Amaierara heltzen ari gara. Animatu parte hartzera! Sari ederrak daude jokoan!

Sartu Hasiera - Eingule? (bermeo-euskaraz.eus) webgunean, dagoeneko bertan daukazu lehiaketa!

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube