lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkariko 110 harpidetza egin ditu leku publikoetan banatzeko

2018-04-10

Bermeoko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzarekin akordioa adostu du euskara eta euskal komunikabideak sustatzeko eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzeko. Horren bidez, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako 110 harpidetza banatuko dira Bermeoko leku publikoetan.

Horren berri eman dute gaur egindako prentsaurrekoan Juan Karlos Agirrek, Euskara Saileko zinegotziak; Maite Alvarezek, Euskara teknikariak; Izaro Mendietak, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako zuzendariordeak; eta Idurre Arrazolak Hitzako komertzialak.

Gehiago irakurri

"Geuk eus" irudia duten sagu azpikoak salgai

2018-03-23

Bermeoko Udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean “Geuk eus” euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina 2016ko maiatzean martxan jarri zuenez geroztik, hainbat ekimen bideratu ditu eta orain, beste bat gehitu du. 

“Geuk eus” 1.000 arrazoi bizitzeko kanpaina etxe guztietara zabaldu nahian, horren irudia duten ordenagailurako sagu azpikoak editatu ditu eta salgai jarri ditu. Bi motatako sagu azpikoak eros daitezke; alde batetik, arruntak, 1,5 euro balio dutenak, eta, bestetik, ergonomikoak, 8,5 euroko prezioarekin. 

Hortaz, "Geuk eus" kanpainaren logoa eta koloreak duten sagu azpiko hauek erosteko interesa duten pertsonek Berhazen, Euskera sailean eta liburutegian eskuratu ahal izango dituzte.

Gehiago irakurri

Zinera gonbidatzen zaitugu

2018-03-22

Asteburuan Bermeon umeentzako Oin handiren semea euskarazko pelikula proiektatuko da.

Euskara Sailak zinera joateko gonbidapenak banatu ditu. Sarrera eskuratu nahi izanez gero, leku hauetan egingo diren zozketetan parte hartu baino ez da egin behar: Hitzan eta Itsuki irratian. Umeek ikastetxeetan aukera izango dute sarrera eskuratzeko, baita ludotekara joaten diren umeek ere.

Gehiago irakurri

EUSKARALDIA: 11 EGUN EUSKARAZ

2018-03-22

ZER DA EUSKARALDIA?

Euskaraldia, euskararen erabilera suspertzeko ekimena, Bermeon ere? Ekilikua!

Lehen aldiz Euskal Herri osoan, batera, egingo den ekimena da Euskaraldia. Ez da jai bat, ezta epe laburreko kanpaina bat, arnas luzeko lan ildo bat da. Ariketa sozial erraldoi bat izango da.

Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskara 365 egun dikamikaren barruan dago, Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak bideratuta. Eurekin batera, 30 sustatzaile baino gehiago daude, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aldundiak, Nafarroako Gobernua, AEK, EHU, Ikastolen Elkartea, Irrien Lagunak, UEMA… Gu ere euskararen ugeran sartuko gara eta ugerie sortuko dugu.

Sasoie da, 2018ko azaroaren 23tik, abenduaren 3ra, 11 egunez, ahalik eta pertsona gehien, euskeraz ulertzen duen edonorekin, euskeraz hitz egitea proposatzen duen ekimena da. Hizkuntza ohiturak astindu eta euskera gehiago erabiltzeko balioko duena.

Gehiago irakurri

Zinera gonbidatzen zaitugu

2018-03-08

Asteburuan Bermeon umeentzako Maia erlea euskarazko pelikula proiektatuko da.

Euskara Sailak zinera joateko gonbidapenak banatu ditu. Sarrera eskuratu nahi izanez gero, leku hauetan egingo diren zozketetan parte hartu baino ez da egin behar: Hitzan eta Itsuki irratian. Umeek ikastetxeetan aukera izango dute sarrera eskuratzeko, baita ludotekara joaten diren umeek ere.

Gehiago irakurri

Zinera gonbidatzen zaitugu

2018-02-21

Asteburuan Bermeon umeentzako Oihaneko kuadrilla euskarazko pelikula proiektatuko da.

Euskara Sailak zinera joateko gonbidapenak banatu ditu. Sarrera eskuratu nahi izanez gero, leku hauetan egingo diren zozketetan parte hartu baino ez da egin behar: Hitzan eta Itsuki irratian. Umeek ikastetxeetan aukera izango dute sarrera eskuratzeko, baita ludotekara joaten diren umeek ere.

Gehiago irakurri

Irakurleen txokoa martxoan

2018-02-20

Martxoaren 15ean, 612 euro liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

Jon Arretxe idazlearen lan honetako argumentua horrela laburbildu daiteke:

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.

19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.

Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.

Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

 

Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, martxoaren 15ean, arratsaldeko sei eta erdietan.

 

Gehiago irakurri

Zinera gonbidatzen zaitugu

2018-02-14

Asteburuan Bermeon umeentzako Sagu eta Pagu euskarazko pelikula proiektatuko da.

Euskara Sailak zinera joateko gonbidapenak banatu ditu. Sarrera eskuratu nahi izanez gero, leku hauetan egingo diren zozketetan parte hartu baino ez da egin behar: Hitzan eta Itsuki irratian. Umeek ikastetxeetan aukera izango dute sarrera eskuratzeko, baita ludotekara joaten diren umeek ere.

Gehiago irakurri

Irakurleen txokoa otsailean

2018-02-12

Otsailaren 15ean, Mila ezker liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.

Garbiñe Ubeda idazlearen lan honetako argumentua horrela laburbildu daiteke:

Ezkerra baldin bazara, zeu protagonistatzat zaituen liburua aurkitu duzu. Eta ezkertia ez bazara ulertuko duzu, gehiengoa eskuina den jendartean eragozpen ugarirekin topo egiten dutela ezkerrek: eskolan, sukaldean, ehizan eta arrantzan, guraizeekin, musika tresnekin, ordenagailuaren xaguarekin, argazkiak egitean, erlojuaren orratzak mugitzeko orduan...

Garbiñe Ubedaren saiakera labur honen asmoa ez da, ordea, auto-laguntzazko liburu bat eskaintzea, are gutxiago kontu-hartze zerrenda bat osatzea; baizik eta ezkerra izateari buruz jardutea. Helburu apal horrekin arakatu ditu artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak.

Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, otsailaren 15ean, arratsaldeko sei eta erdietan.

 

Gehiago irakurri

Bermeon Euskaraldia antolatzeko parte hartze prozesuaren bigarren saioa izango da eguaztenean, otsailaren 7an

2018-02-05

Euskal Herri osoan abiatuko den Euskaraldia Bermeon ere martxan jarri da, eta, Kike Amonarrizen  hitzaldiaren ostean, parte hartze prozesuaren lehenengo saioa joan den urtarrilaren 24an izan zen, eta eguaztenean, otsailaren 7an, izango da bigarren saioa, 19:00etan, Bermeoko Kultur etxeko Gaztelekuan.  

Bigarren saio honetan, urtarrilaren 24an landutakoan sakondu nahi da eta Euskaraldia Bermeon martxan jartzeko oinarriak prest utzi nahi dira; hau da, lan talde bat osatu nahi da eta horren zereginak finkatu, hurrengo fasea aktibatzeko helburuarekin.

Hurrengo fase horretan Euskaraldiaren barne Bermeon antolatutako diren ekimenak landu eta martxan jarriko dira: komunikazio ekintzak, formazio ekintzak…

Saio honetan interesa duten pertsona guztiek parte har dezakete eta horretarako Euskera Sailean (euskera@bermeo.eus edo 94 617 9122)  izena ematea eskertzen da.

Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera duten pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute eta, eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.

“Tokian tokiko euskaltzaleen sareak aktibatzea eta indartzea bilatzen du Euskaraldiak”, gogoratu du Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak.

 “Bermeo euskaraz bizi eta arnasa hartzen duen herria izaten jarraitzeko, bihotzetik ahora ekarri gura dugu euskara, ahoak bizi-bizi jarri eta belarriak prest erantzuteko”, gaineratu du. 

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube