lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko lan eskaintza

2018-01-08

Bermeon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da eta 11 hilabeterako lan kontratua eskaintzen du Euskaltzaleen Topaguneak, otsailaren 1etik hasita. Curriculumak urtarrilaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira eta hautaketa prozesua urtarrilaren 30erako bukatuta egongo da.

Curriculumak Lansareanen bidez ez ezik, honako posta helbidera ere bidali ahal dira: lanpoltsa@topagunea.eus. Euskaltzaleen Topaguneko Durangoko bulegora ere bidali ahal dira honako helbidera: Landako Etorbidea, 4 -102 bulegoa -Durango (48200)

Bermeoko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak dinamizatzailearen ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu: herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…); Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu eta batzordea(k) koordinatu.

Gehiago irakurri

Kike Amonarrizen hitzaldia ikusgai

2017-12-21

Kike Amonarrizen hitzaldian Oizmendi telebistak grabatutako bideoa hemen:

Kike Amonarrizen hitzaldia

Gehiago irakurri

Euskaraldiari hasiera ezin hobea Bermeon Kike Amonarrizen hitzaldian

2017-12-15

Euskaraldiari hasiera ezin hobea Bermeon Kike Amonarrizen hitzaldian. Nestor Basterretxea aretoa jendez bete zen eta indarberrituta irten ginen Kikeren azalpenak entzunda. Hurrengo hitzorduak: urtarrilaren 24an eta otsailaren 7an. Parte hartu gura duenak izena eman Euskera Sailean.

Gehiago irakurri

Bermeo euskalduna gura duzu? Egingo dugu?

2017-12-13

Euskaraldiari hasiera emateko, Bermeo euskalduna gura duzu? Egingo dugu? hitzaldia eskainiko du Kike Amonarrizek bihar, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.

Gehiago irakurri

2016ko jaiobarrien jaia

2017-12-11

2016ko jaiobarrien jaian Oizmendi telebistak grabatutako bideoa hemen:

2016ko jaiobarrien liburuaren aurkezpen jaia

Gehiago irakurri

Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu da aurten ere Bermeon

2017-12-07

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.800 ale banatuko dira Bermeon. Ikastetxeen bitartez, familia bakoitzari helduko zaio katalogoa eta,  horrez gain, udal egoitzetan eta honako dendetan egongo da eskuragai: Luma, Aue, Muruaga, Ku ku enea eta Udane.

Beste urte batez, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, aurtengoa 19. edizioa, hain zuzen ere.

Durangoko azokari begira argitaletxeek azkeneko orduan ateratzen dituzten berrikuntzak, epeengatik paperezko edizioan jaso ezin direnak, KATALOGOA.EUS webgunean aurkituko ditu erabiltzaileak. Izan ere, KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, eta dagoeneko ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu 0-16 urteko haur eta gazteentzat. 

Gehiago irakurri

Euskaraldirako motorrak berotzen: Kike Amonarrizen hitzaldia abenduaren 14an, eguenean, Nestor Basterretxea aretoan

2017-12-05

Euskal Herri osoan abiatuko den Euskaraldia Bermeon ere martxan jarriko da, eta motorrak berotzen hasteko lehenengo ekitaldia Kike Amonarrizen  ‘Bermeo euskalduna gura duzu? Egingo dugu?’ hitzaldia izango da abenduaren 14an, eguenean, Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera duten pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute eta, eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.

Gehiago irakurri

Koreografiak, hitzaldiak, arraunaren txokoa, mendi ibilaldia eta Kalinpan, besteak beste, Bermeon, Euskararen Eguna ospatzeko

2017-11-22

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko egitarau zabala izango dugu Bermeon: ‘Miñen Puntiegaz’ abestiaren koreografia, hitzaldiak, arraunaren txokoa, umeentzako jokoak,  mendi ibilaldia, ikastetxeetako ekimenak…. Kalinpanek ere hainbat ekimenetan parte hartuko du Euskaren Eguna ospatzeko.

Horien guztien berri eman dute gaur prentsaurrekoan Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak; eta Maite Alvarezek, Euskara teknikariak. Eurekin batera egon dira Garbiñe Astoreka, Euskeraz Bizi Nahi dut (EBND) taldeko ordezkaria; José Luis Bilbao, Euskaraz Berbetan taldeko kidea; Marimar Hernández, Berbalaguneko dinamizatzailea; eta Sabino Bilbao, Sollube 707 elkarteko ordezkaria, eta David Avila, besteak beste.

Gehiago irakurri

Plan estrategikoa diseinatzen

2017-11-16

Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko osotu den herritarren taldeak bigarren bilera egin du. Aurreko bileran identifikatutako erronkak 6 arlotan multzokatu dituzte eta multzo bakoitzeko proiektu bana landu dituzte.

Eskerrik asko zuen denbora eta irudimena martxan jarri dituzuen herritarrei. Euskara aktibatzeko gogoa piztu da Bermeon.

Gehiago irakurri

Berbalagunek udazkeneko albistegia kaleratu du eta martxan du lehiaketa

2017-11-03

Berbalagunek aurtengo ikasturteko lehenengo albistegia, udazkeneko albistegia, hain zuzen ere, kaleratu du, eta, bertan, besteak beste, martxan duen lehiaketari buruzko galdetegia jasotzen du.

Berbalagunen albistegian azaro eta abenduko ekimenei buruzko informazioa jasotzen da era grafiko eta ikusgarri batean. Hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenen ezaugarriak eta datak jakinarazten ditu eta egindakoen argazkiak ere ikusteko aukera eskaintzen du.

Ildo horretan, honako ekimenen berri ematen da: Gurasolagun-en ‘Ispiluari begira’ ekimena (azaroak 18), ‘Annapurnara egindako bidaiaren diaporama’ (azaroak 23) , Euskararen Eguna (abenduak 3) eta urte amaierako topaketa (abenduak 15). Horrez gain, Berbalagunen asteroko taldeak martxan daudela nabarmentzen du eta udaberriko lehiaketaren irabazlearen berri ematen du.

Bestalde, albistegi honen bidez, lehiaketan parte hartzeko aukera dugu; izan ere, Berbalagunen lehiaketaren galdetegia jasotzen du. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna, azaroaren 30a da.

Erantzunak hainbat bide erabiliz bidali daitezke, Berbalaguneko blogaren eta facebookaren bidez, Euskera Sailaren web gunearen bidez edo leku hauetan utzi daitezke: Euskal Gunea, Kultura Etxea, Liburutegia, Hizkuntza Eskola, eta hainbat tabernatan.

Saria Errigorako saskia izango da. Errigora ekimenaren bitartez, Nafarroa hegoaldeko lurreko produktuak zabaltzen dira eta euskararentzako laguntza bideratzen da, eta, lehiaketan parte hartuz, Bermeoko Berbalagunek helburu horregaz bat egiten dute. Irabazleak abenduaren 3an, Euskararen Egunean, jasoko du saria.

Bermeoko Udalak lehiaketa honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.  

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube