lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Geuk eus. Arrain Azokako argazkiak eta bideoak argitaratuta

2017-05-30

Arrain Azokan Lameran jarritako karpara hurreratu zirenen argazkiak eta bideoak argitaratuta hemen.

Gehiago irakurri

arNASA txiKITXUAK hemen ikusgai

2017-05-29

Maiatzaren 26an Andeetako Nasa eta Kitxua hizkuntzak indarberritzeko egiten ari diren lanaren berri ezagutzeko aukera izan genuen eta entzundako esaldi batzuk ekarri gura ditugu hona: “Aditu ikastaroan (Euskal Herrian antolatzen den ikastaroa) parte hartzeko aukera izan nuen eta han konturatu nintzen herrien bihotza hizkuntzak direla”. “Hizkuntza galtzen badugu, dena galtzen da”. “Hizkuntza gure aurrekoengandik jaso genuen, eta gure ardura da etorkizunerako zer uzten dugun erabakitzea”.

Hauek eta beste hainbat iritzi eta datu dokumentalean entzun eta ikusteko esteka, hemen: https://vimeo.com/210420376/0f0bf555bb

Gehiago irakurri

40 tabernetan zabaldu du Udalak euskal musikaren zerrenda publikoa

2017-05-19

Udalak Arrain Azokan Bermeoko tabernetan euskal musika entzuteko aukera zabaldu nahi du, eta, horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu du (Bermeo_Euskeraz Arrain_Azoka_2017_Euskeraz). 100 kanta baino gehiago jaso dira zerrendan eta  erabiltzera gonbidatu ditugu tabernariak, guztiok euskaraz dantzatzeko eta gozatzeko aukera izateko.

Arrain Azokaren ondoren musika gehiago sartuko da zerrendan, estilo guztietakoa eta ostalaritzako establezimendu guztietara zabalduko da zerrenda. Publikoa denez, gainera, interesa duten pertsona guztiek erabili dezakete.

Gehiago irakurri

Bermeoko Arrain Azokan euskaraz bizitzeko aukera

2017-05-18

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta bertaratzen diren guztiek egitarau zabalarekin gozatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera izango dute.

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, azaldu duenez, Udalak Arrain Azokan Bermeoko tabernetan euskal musika entzuteko aukera zabaldu nahi du, eta, horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu du (Bermeo_Euskeraz Arrain_Azoka_2017_Euskeraz).  “Zerrenda erabiltzera gonbidatzen ditugu tabernariak, guztiok euskaraz dantzatzeko eta gozatzeko aukera izateko”, nabarmendu du.

Horrez gain,  Udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean martxan jarri duen ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina aurten ere Bermeoko Arrain Azokan presente egongo dela adierazi du; izan ere, maiatzaren 19an, 20an eta 21ean bere karpa propioa izango du, bideo-photocall karpa, hain zuzen be.

Bertan Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte barruan grabatuko diren bideoetan zein kanpoan aterako dituzten argazkietan. Helburua 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea izango da.

Hortaz, Agirrek jende guztia animatu du “Arrain Azokan euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaltzera, guztion artean eta era benetan dibertigarrian, euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko”.  “Beraz, erdu danok Geuk eus karpara eta dantzatu dezagun guztiok euskaraz”, azpimarratu du.

 

 

 

Gehiago irakurri

UDALAK ETA BERMEOKO 5 BANKETXEK ETA 2 AHOLKURITZEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEA SUSTATZEKO HITZARMENA SINATU DUTE

2017-05-18

Bermeoko Udalak eta herriko bost banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian honakoek parte hartu dute: Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak; Juan Karlos Agirrek, Euskara Saileko zinegotziak; Maite Alvarezek, Euskara teknikariak; Iker Otaoleak Torrealday aholkularitzaren ordezkariak, Javier Basterretxea Bermeo Consulting SL-ren ordezkaria eta Iñaki Kanalaetxebarria, Egoitz Bilbao, Joseba Markaida, Jose Luis Muruaga eta Nadia Nemeh, CaixaBank, Laboral Kutxa, Kutxabank, Banco Sabadell Guipuzcoano eta BBVAren Bermeoko sukurtsaletako zuzendari edota ordezkariak, hurrenez hurren. 

Gehiago irakurri

Geuk eus. Herri ikastetxeko jai eguneko argazkiak eta bideoak argitaratuta

2017-05-16

Geuk eus. Herri ikastetxeko jaian jarritako karpara hurreratu zirenen argazkiak eta bideoak argitaratuta hemen.

Gehiago irakurri

Errenta aitorpena euskaraz

2017-05-03

Errenta aitorpena egiteko edozein bide erabilita ere, euskaraz egiteko aukera badago.

Interneta, Ogasunak etxera bidaltzen duen likidazioa, era mekanizatua, banketxe edo aholkularitzara joanda, bide horietako edozeinetan euskaraz egiteko eskatu dezakegu eta horrela, arlo honetan ere euskarari atea zabaltzen diogu.

Aitorpenean erabiltzen diren berbak eta kontzeptuak errazak ez direnez gero, Udalak UEMAren laguntzagaz etxe guztietara bidali duen eskuko orrian, hiztegia txertatu du, laguntza modura.

Arlo honetan ere, eman bidea euskarari.

 

Gehiago irakurri

BERMEOKO UDALAK HERRITARRAK ZORIONDU DITU KORRIKAN EUSKARAREN ALDE ERAKUTSITAKO INDARRAGATIK

2017-04-07

Bermeoko Udalak bermeotarrak zoriondu ditu Korrikan euskararen alde erakutsi duten “indarragatik”, izan ere, Korrika “oso jendetsua” izan da Bermeon eta adin eta egoera guztietako pertsonek parte hartu dute (gazteak, umeak, nagusiak, familiak, maisu-andereñoak, herriko kultur, kirol eta elkarte sozialak, erakundeak, sindikatuak…).

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, adierazi duenez, hizkuntzaren erabileraren azken kale-neurketak datu “kezkagarriak” erakutsi dizkigu Bermeon. Horregatik, bere esanetan, eguaztenean, apirilaren 5ean, “Korrikan Bermeok erakutsi duen indarra ikusterakoan asko poztu gara, Bermeon euskararen alde egiteko gogoa badagoela agerian jarri duelako”.

Agirrek adierazi duenez, “euskaldun izatearen harrotasuna eta emozioa argi ikusi ziren Korrikan Bermeon; eta, euskaldun garen heinean,  erakutsi dugun emozio hori, herrian euskara gehiago egiteko indarra izan dadin gurako genuke, bermeotarron eguneroko bizitzan euskara erabiltzeko indarra, bai ume eta gazteen artean, gurasoen artean, kirolariek euren entrenamendu eta kirol jardueretan, kultur eta talde sozialek euren egitekoetan, erosketak egiterakoan, lanean…”.

“Bermeok Korrikan erakutsi duen indarra bihotzetik mingainera eraman dezagun eta euskaraz berba egin dezagun”, azpimarratu du Euskara zinegotziak.

 

 

Gehiago irakurri

BERMEOKO HIZKUNTZA-ERABILERAREN KALE-NEURKETAREN EMAITZAK AURKEZTU DIRA

2017-03-17

Bermeok hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egin du, eta horren emaitzen berri eman dute gaur prentsaurrekoan Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, eta Maite Alvarezek, Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak.

Juan Karlos Agirrek azaldu duenez, Euskal Herrian bost urtetik behin herriko kaleetan euskararen neurketa egiten da, eta 2016an, Euskal Herri osoko 129 euskal udalerritako 450.000 lagun ingururen hizkuntza erabilera neurtu da, hain zuzen ere. Bere esanetan, “lehenengoa 1989an egin zen eta, orain, Bermeon 2016ko irailean, 6.353 bermeotarren hizkuntzen erabilera neurtu da”.

Neurketa Soziolinguistika Klusterrak egin du; eta, metodologiari dagokionez, Maite Alvarezek azaldu duenez, neurtzaileak inori ez dio ezer galdetzen, ibilbide eta ordu ezberdinetan entzuten duen hizkuntza erregistratzen du. Neurtzerako orduan kontuan hartzen du umeak, gazteak, helduak edo zaharrak diren eta bakoitzaren sexua ere bai. Horrez gain, umeak eta nagusiak elkarrekin dauden ere ezberdintzen du.

Gehiago irakurri

Euskara Aholku Batzordeak urteko lehen bilera egin du

2017-03-16

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak deituta, martxoaren 9an Euskara Aholku Batzordeak urteko lehen bilera egin zuen. Hainbat gai izan zituzten aztergai.

Horri buruzko informazio gehiago gura duenak akta hemen irakurgai.

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube