Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Alde Zaharra / Aroztegi kalea  

Aroztegi kalea

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)

Ohar ling.: Kale honen aldaeren berri ez litzateke egongo, ez balitz kantoia edo kantalearen berriengatik. Gaur egun ere, Arostegi esaten diote kale honi, batzuek garbiegi ez dutelarik, zeri esaten zaion Austekantale. Beste toponimo honetatik abiatuta proposa daiteke leku-izen honen bilakaera.

Aroztegi > Arostei > Aroste > Aoste > Auste

-tegi leku-atzizkiko bokal arteko belare ahostuna galduta eratu den diptongoa monoptongatu egin da:

-tegi > -tei > -te / -ti

Gauza bera gertatu da beste toponimo batzuetan: Arranotegiko Akulategi > Akuleti, Arranotegi auzoko Arranotegi > Arnote / Arnoti, Araneko Beitegi > Beitxi, San Andres auzoko Lupategi > Lupeti...

Bokal arteko dardarkari bakunaren galerak ere ( -r- > Ø), ondoko bokalen diptongatzea ekarri du. Ostean, bokalen arteko disimilazioa gertatu da: -ao- > -au-.

Oharrak: Alde zaharrean. Goiko plazatik Santa Eufemia eliza ingurura jaisten den kalea. Aroztegi izena, kale eta kantoi legez aipatzen da, XVI. mendetik aurrera behintzat.

XIX. mendera arte, mendebaletik ekialderako norabidea daukatenei, kalea esaten zitzaien; eta iparraldetik hegoaldera, goitik behera aldapan abiatzen zirenei, berriz, kantoiak. Honegatik, pentsa daiteke, Aroztegi kalea eta Aroztegi kantoia (hau da, Aroztegi kantale edo Auztekantale) ez zirela gauza bera. Zenbait agiritan, 1796ko fogeran, esate baterako, bereiztu egiten dira kalea eta kantoia. Aroztegi kantale, agian, kalearen hegoaldeko muturrari zegokion soilik, kaleak Zubiganera egitean norabidea aldatzen duen uneari, hain zuzen; edo, beharbada, Talakaleak eta Zesteriakaleak Aroztegi kalearekin gurutzatzen diren guneari zegokiokeen Aroztegi kantale izena. Egia da, bestalde, Aroztegi kaleak berak ere, nolabaiteko norabide transbertsala daukala, hau da, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera abiatzen da, eta agian, hortik letorkioke batzuetan kale legez aipatzea eta besteetan kantoi gisa azaltzea. Batera edo bestera izan, era bietako erreferentziak fitxa berean jarri dira.

1659ko abenduaren 4ko gauean (Santa Barbara egunean), sute handi bat izan zen kale honetan, hamabi bat etxe erre zirelarik [200].

1841-44an 38 etxe zeuden Aroztegi kalean eta 8 etxe kantoietan (agirian bereiztu egiten dira kale eta kantoiak) [201].

1856an, aldiz, 42 eraikuntza eta 380 biztanle zituen kaleak [202].

Ahozkoa:
«áustekàntale»154, 156, 157
«Austekántale»157
«Austekántalie»025, 053, 151, 155, 166
«Aróstegi»025, 151, 155, 157, 166

Idatzizkoa:
1591Arostegui, canton deBEHA   A-062/44-2   237b
1618Aroztegui, canton deBUA   1161/6. Cancel. de censos    96
1628-1797Arostegui, calle deBUA   1150/1.  Culto y clero   251
1633Arostegui, limonal en la calle deBFA. K.   738/18   4b
1643Aroztegui, calle deBFA. Bust   180/31   61b
1643Aroztegui, Canton deBFA. Bust   180/56   111
1643Aroztegui, calle deBFA. Bust   536/5   176
1644Aroztegui, calle deBFA. Bust   200/313   177b
1659Arostegui, incendio en la calle deBFA. K.   3569/2   13
1666Arostegui, calle deBFA. Bust   100/52   11
1670Aroztegeui, calle deBEHA   A-61/10-3   47
1676Arostegui, canton deVEKA   R.R. Ejec. L1503/15   3
1698Aroztegui, canton deBEHA   A-72/33
1701Arostegui, calle deBUA   922. Extracc. de castaña    143b
1723Aroztegui, calle deBUA   AL. 1711-1727   122-122b
1730Arostegui, Canton deBFA. Bust   189/24
1736Arostegui, calle deBEHA   A-74/1
1740Aroztegui, canton deBFA. K.   377/8   14b
1745-46Arostegui, calle deBFA. Fg.   80 y ss.
1753Arostegui, canton deBFA. Bust   85/1
1761Arostegui, calle deMAHN   C.C. 4228   1
1766Arostegui Canttala, calle deBFA. Bust   118/3   2b
1768Ajusttecanttala, seis casas tituladas deBFA. Bust   367/1   3b
1771Arostegui cantala,  Austecantala, calle deBFA. K.   244/2    118,304b
1773Arostegui Cantala, calle deBUA   1154/4. Libramientos   26
1775-1831Arostegui, calle deBUA   915. Hipotecas. 1775   4b, 11
1775-1831Arostegui cantala, calle deBUA   915. Hipotecas. 1775   116
1775-1831Arosteguia, calle deBUA   915. Hipotecas. 1775   76b
1788Arostegui, calle deMAHN   C.C.5227/18   o.s.
1788Arostegui Calle del juzgado, termino llamadoMAHN   C.C.5227/18   37b
1796Arostegui, calle deBFA. Fg.   315
1796Arostegui, canton deBFA. Fg.   315
1797Arosttegui, calle deBUA   1136. Libr. y recibos   63
1798Arostegui, calle y canton deVEKA   S.V. L1657/6   3-68b
1820Arostegui, calle deMAP BelJBta
1820Arostegui, canton inferior deMAP BelJBta
1820Arostegui, canton superior deMAP BelJBta
1826Arostegui, calle deMAHN   C.C.4331/130   1
1826Arostegui canttala, calle deMAHN   C.C.4331/130   6
1830Arostegui, calle deBFA. Bust   235/1   1
1836Arostegui Cantala, calle deBFA. Bust   262/4
1841Austancantala, calleBFA. Bust   100/59   13b
1841Arostegui cantala, calleBFA. Bust   100/59   25
1841-44Arostegui, calleBEHA   A-758/2-53-0
1841-44Arostegui, cantones deBEHA   A-758/2-53-0
1842Arostegui Cantala, calle deBUA   968/6. Ornato público   12
1842Auste cantala, casa deBFA. Bust   155/8   83
1843Arosteguicantela, calle deBFA. Bust   584/4   30
1844Arostegui, calle deBIBL   YrJA   52-54
1844Arostegui, canton deBIBL   YrJA   52-54
1844Arostegui-cantala, calle deBIBL   YrJA   52-54
1846Arostegui Cantala, calle deBUA   22/21. Obras de calles   1
1847Arostegui, canton deBUA   911/1. Actas de concil.   149b
1847Arostegui-Cantala, calleBUA   915/1. Juic. verbales   31
1856Arostegui, calleBUA   37/ Nº de calles, edif.., hab.
1857Arostegui, calle deBUA   Padron 1851(3)   27b
1857Arostegui, calleMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1860Arostegui, calleBUA   5. Rotul. de calles
1889Arostegui, calleBUA   1433/4. Aceras   2
1895Arostegui, calleBAHP.N.BL   7550   392b
1896Arostegui, calleBAHP.N.BL   7553   948-974b
1896Arostegui, calleBAHP.N.BL   7553   1158
1897-99Arostegui, calleBUA   5bis. Nom. de calles...(1897-98)
1928Arostegui, calleBIBL   ZbA1   50
1969Arostegui, calleBUA   1432/54   1
1973Arostegui, calleBBPlBer
1982Arostegi kaleaBIBL   UB   293
2003Arostegi kaleaBIBL   BGL

__________

[200]   BFA. K. 3569/2; 13

[201]   BEHA. A-758/2-53-0

[202]   BUA. 37/ Nº de calles, edif, hab.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du