Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Alde Zaharra / Pisukalea  

Pisukalea

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)

Ohar ling.: 'Pisu'+ -eta. Idatzizko agirietan Pisueta izena ageri bada ere, Pisukalea da ahoz gorde den aldaera: 'pisu' + 'kale'.

Gaztelaniaren eraginez, -o bokalez bukatutako maileguetan, bokal hori mantentzen da, tradizioz izan duen bilakaeraren kontra: -o > -u ( Ik. Hiriguneko Iskinarruaga kalean Katokalie).

Pisu + kale > Pisokale

Izenak artikulua har dezake (Ik. Hiriguneko Iskinarruaga kalea).

Oharrak: Alde zaharrean. Baztarreko goialdetik, Sanjuankaleraino luzatzen da. Hiru tarte ditu kale honek eta izen desberdinak izan ditu 1860ra arte: Ekialdeko tarteak, Basterra; erdikoak, Soledad; eta mendebaldekoak, Pisueta. Horrela adierazten ditu, esate baterako, 1820ko Juan Bautista Belaunzaran arkitektoaren planoak [322].

1860an, hiru tarte horiek izenez bateratzea erabaki zen eta Soledad izena ipini zitzaien [323].

Berrogei bat urte geroago, berriro izan zuen kale honek izen aldaketa. 1897-98an, Aurrekoetxea izena ipini zitzaion, Jose Maria Aurrekoetxea bidaiariaren omenez. Honek, azterketa bidaia bat egin zuen Ertamerikara eta «Memoria geográfica, económica y política de la región de Venezuela» izenburuko liburua argitaratu zuen Kadizen XIX. mendearen lehen zatian.

Nahiz eta gaur egun izen beraren azpian egon kale honetako hiru tarteak, fitxa honetan, bakoitzaren erreferentziak bereizita eman dira.

 

Pisueta

Kalearen tarte honen erreferentziak dira hiruretatik zaharrenak. Badirudi izena, antzinako alhondiga edo pisu eta neurrien egoitzaren bat bertan izan zelako datorkiola.

Egia esan, ez da aurkitu, kale honetan alhondigarik izan zelako berririk. Izenez gain, beste arrastorik ez dago. 1698an, alhondigako galtzada konpondu omen zen, baina ez da zehazten zein kalez ari den agiria [324].

Bestalde, 1725ean, udala kexu azaltzen da herrian alhondigarik ez izateaz; izan ere, 1722ko suteak hondatu egin baitzuen udaletxea, kartzela, artxiboa eta alhondiga bera ere bai. Ondorioz, azken hau, Sancti Spirituseko etxearen bodega batean jartzeko erabakia hartu zuten.

«(...) que por no tener la villa la casa consistorial por el incendio general que hubo por el mes de marzo del año de 1722. Y entre ellos se quemaron dha casa concegil, carzel, peso real y alondiga y todo el archivo con todos sus privilegios y sellos...» [325]

«Lo quarto respecto de no tener esta villa pesso real ni alondiga los regidores capitulares han dispuestto en la casa de Santi Spiritus para que por aora sirva de alondiga y pesso real en una de las vodegas de dha cassa» [326]

1841-44an 16 etxe zeuden Pisueta kalean [327] eta, 1856an, aldiz, 14 eraikuntza eta 144 biztanle zituen [328].

Ahozkoa:
«Pisokále»155, 156
«Pisokálie»156
«Pixokálie»025
«Pisukále»157

Idatzizkoa:
1587Pisueta, calle deBEHA   A-67/24-1   4
1589Pisueta, calle deBEHA   A-67/24-3   49b
1621Pisueta, calle deBFA. Bust   241/8   1b
1624Pisueta, calle deBEHA   A-72/33
1624Pisueta, calle deBEHA   A-72/33
1629Pisueta, limonar en la calle deBUA   1161/6. Canc. de censos   134-134b
1659Pisueta, calle deBFA. K.   127/   1
1702Pisueta, calle deBUA   AL. 1680-1710   275-281b
1735Pisueta, calle deBEHA   A-82/9-3   14
1745-46Pisueta, calle deBFA. Fg.   80
1751Pisueta, calle deBUA   1150/1.  Culto y clero   261
1767Pizueta, calle deBFA. Bust   568/3   33
1775-1831Pozu calleBUA   915. Hipotecas. 1775   113b
1775-1831Pisueta, calle deBUA   915. Hipotecas. 1775   1, 7, 56, 115
1783Pisueta, calle deBEHA   A-72/33
1793Pusueta, casas llamadasBEHA   A-73/1-34
1796Pisueta, calle deBFA. Fg.   315
1800Pisueta, Pizueta, calle deBEHA   A-75/1-162
1820Pisueta, calle deMAP   BelJBta
1821Pisueta, calle deBUA   1150/1.  Culto y clero   121
1836Peso, calle delBFA. Bust   495/84
1841Peso, calle delBFA. Bust   186/29   31b
1841-44Pizsuta, calle deBEHA   A-758/2-53-0
1844Pisueta, calle deBIBL   YrJA   52-54
1844Pizueta, calle deBUA   1313/8. Culto y Clero   2b
1850Pisueta, Pizueta, calleBUA   22/20 Reposición de calles   4
1856Pizueta, calle deBUA   37/ Nº de calles, edif.., hab.
1857Pizueta, calleBUA   Padron 1851(3)   7b
1857Pisueta, calleMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1860Pisueta, calleBUA   5. Rotul. de calles
1928Pizueta, calleBIBL   ZbA1   49

 

Soledad

1860. urtera arteko erreferentziak kalearen erdiko tarteari besterik ez dagozkio. Handik aurrera, goian esan den legez, hiru tarteei egokitu zitzaien Soledad izena eta horren erreferentzia egiten dute behean azaltzen diren garai horretako aipuek.

1856an, Soledad kaleak (erdiko tarteak, alegia), 11 eraikuntza eta 56 biztanle zituen [329].

Idatzizkoa:
1820Soledad, calleMAP   BelJBta
1856Soledad, calleBUA  37/ Nº de calles, edif.., hab.
1857Soledad, calle de laMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1860Soledad, calleBUA   5. Rotul. de calles
1889Soledad, calleBUA   1433/4. Aceras   2
1894Soledad, calleBHAP   7549   73
1892Soledad, calleBUA   984. Fincas rust.1892
1895Soledad, calle de laBAHP.N.BL   7550   189
1897-99Soledad, calleBUA   5bis. Nom. de calles...(1897-98)
1898Soledad, calleBAHP.N.BL   8194   371
1899Soledad, calleBUA   20/16. Muro en Santa Klara   1b
1901Soledad-aurrecoechea, calleBUA   20/8. Aceras   8
1928Soledad, calleBIBL   ZbA1   49

 

Bazterra

Kalearen ekialdeko tartearen izena 1860ra arte. Ez da nahastu behar kale hau gaurko Baztarrerekin. Izan ere, kalearen antzinako izenetik datorkio gaurko Baztarreri bere izena.

Agiriek adierazten dutenez, ez zegoen kale honetan etxebizitza askorik; 1841-44ko agiriak, 4 etxeren berri baino ez du ematen [330]. Gauza bera gertatzen da 1856an: 4 etxe eta 20 biztanle besterik ez [331].

Etxe hauetariko bat, besteetatik nabarmendu egin zen: Baztarreko etxea (Ik. Landatxuko etxea). 1796ko fogeran, «calle de la Virgen» edo Andra Maria kalean kokatzen da. 1845ean, Bermeoko etxe nabari legez aurkezten da: «Casa llamada Basterra,  notoria en la villa de Bermeo» [332].

1808an, herriko gaixoak etxe honetan jarri omen ziren herriko ospitalea armada frantsesak hartuta baitzuen [333].

1734 eta 1775-1831ko agirietan, aipatutako etxea eta Basterra kalea, Landatxu izenarekin lotuta agertzeak, pentsarazten du ez ote den etxe hau, gaur Berualako bulegoen egoitza legez erabiltzen dena. Kontuan izan behar da, XX. mendera arte, etxeak beren ortuez eta baratzez inguratuta egoten zirela, eta orubeak kale batetik besteraino hedatzen zirela. Ondorioz, etxe hori batean zein bestean ezarri zitekeen.

Idatzizkoa:
1730Basterra, calle deBFA. Bust   189/21
1734Basterra ó Landachua, calleBEHA   A-072/33
1775-1831Basterra o Landachua, calleBUA   915. Hipotecas. 1775   8b, 95
1793Basterra, calle deBEHA   A-067/24-03   122b
1801Basterra, calleBFA. Bust   203/139   135
1804Basterra, calle deBEHA   A-700/10-2
1820Basterra, calleMAP   BelJBta
1824Basterra, calleBFA. Bust   567/012   5b
1836BasterraBUA   1592. Cuentas   163b
1841-44Basterra, calleBEHA   A-758/2-53-0
1844Basterra, calle deBUA   1313/8. Culto y Clero   1
1844Basterra, calleBIBL   YrJA   52-54
1856Basterra, calleBUA   37/ Nº de calles, edif.., hab.
1857Basterra, calleBUA   Padron 1851(3)   9b
1857Basterra, calleMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1860Basterra, calleBUA   5. Rotul. de calles
1928BasterraBIBL   ZbA1   49

 

Aurrekoetxea

Ahozkoa:
«Aurrekoetzéa»025, 053, 155, 157, 161, 165

Idatzizkoa:
1897-99Aurrecoechea, calleBUA   5bis. Nom. de calles...(1897-98)
1901Soledad-aurrecoechea, calleBUA   20/8. Aceras   8
1904Aurrecoechea, calleBUA   1251/10. Arreglo  calles  10
1906Aurrecoechea, calleBUA   1251/5. Ensan.c/ Aurrecoechea   1
1913Aurrecoechea, calleBUA   888/45   2
1928Aurrecoechea, calleBIBL   ZbA1   62
1969Aurrecoechea, calleBUA   1432/54   1
1973Aurrecoechea, calleBBPlBer
1982Aurrekoetxea kaleaBIBL   UB   294
2003Aurrekoetxea kaleaBIBL   BGL

__________

[322]   1820. Juan Bta. de Belaunzaran, arkitektoarena. Lekeitio.(Bermeoko Arrantzale Museoan)

[323]   BUA. 5. Rotul. de calles

[324]   BUA. 1560. Libro de cuentas; 40

[325]   1725. BUA. AL. 1711-1727; 215.

[326]   1724. BUA. AL. 1711-1727; 148.

[327]   BEHA. A-758/2-53-0.

[328]   BUA. 37/ Nº de calles, edif.., hab.

[329]   BUA. 37/ Nº de calles, edif., hab.

[330]   BEHA. A-758/2-53-0.

[331]   BUA. 37/ Nº de calles, edif.., hab.

[332]   BFA. K. 540/283; 185

[333]   BUA. 1561. Cuentas; 53

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du