auzoka / San Migel / San Migel (auzoa)
San Migel (auzoa)
Kokapena: San Migel; IV eta VII. mapa
Oharrak: Etxebarrierreka eta Ametzaga erreken artean, hau da, Agirre eta San Andres auzoen bitartean, San Migel auzoa, Goikoganetik Dibioraino luzatzen da.
Hamabi dira auzo honetako baserri historikoak: Torre, Ermetxioerdiko (lehenago Ermetxiobeko deitua), Ermetxiogoiko, Beasko, Azeretxo, Egi, Ibiñaga, Josune, Itubizkartxikerre, Itubizkarnagusi, Etxebarrierrekabeko eta Etxebarrierrekagoiko, azken hau, lehenago San Andres auzokoa eta geroago, San Migel auzora bildua. XVIII. mendearen erdialdean, auzo honetan, bi baserri berri eraiki ziren, Irukurtzieta eta Intxausti.
XIX. mendean, lurren liberalizazioarekin, beste hamahiru baserri berri azaltzen dira: mendearen lehen zatian, San Migel, Ermetxioetxebarri, Etxetxubarri, Arkotze, Goikogorta, Baltzane, Errematzane, Kantarape eta Mundakatxu (gaur desagertua); eta, mendearen bigarren zatian, Ermetxiobeko, Jeronimone, Errotabarri eta Itubizkarbarri. XIX. mendearen lehen zatian, errota bat ere agertzen da, Etxebarrierreka errota. Eta, azkenik, XX. mendekotzat jo daitezke, Kurtzieta eta Itubizkarnagusibarri baserriak. San Migel auzoan San Migel ermitaren presentzia ere aipatzekoa da.
1860an, lehenago Mañu auzoko baserriak ziren Errematzane, Kantarape eta Mundakatxu, San Migel auzora bildu ziren.
San Migel auzoan, antzinatik, lau poblamendu-gune izan dira: Ermetxio, Morteruza, Etxebarrierreka eta Itubizkar; laurak zenbaitetan auzo legez aipatuak. XIX. mendeaz geroztik, auzoko beste parajeetan ere aurki daitezke baserriak.
San Migel auzoko beste paraje nagusiak hauexek dira: Dibio, baserri auzoa eta hiriaren bitartean, Urubi errekaren ingurua (Lamiñerreka eta Santunatxe bezalako leku-izen magikoekin) eta Olegiko errekaren ingurua (garai batean, mahastiez eta frutarbolez ugaria). Auzoaren gune nagusitik zerbait aldenduta, Goikogortako bizkarra dago, bere alde bietan, Iruerreketa eta Gaztañerre izeneko parajeekin.
San Migel auzoa, 1682ko ordaintze banaketak zehazten duenez, historikoki, Almikako elizateko eremua izan zen:
Anteiglesia de Alboniga: Tribiz, Ezquiaga, Urquisarria, Nafarrola la menor, Nafarrola la mayor, Martin de Gojenechea Zulueta, Zulueta la menor, Bonbollarte, Aguirre, Chindurza, Alboniga, casa menor de Alboniga, Yruarrieta, Amparan, Garalde, Achoaren, Ugarte, Cafranca, Yrabien, Yrabien la menor, Pasqualeche, Arreta, Bengoechea, Gojenechea, Nardiz la sussera, Lupategui, Chavarri, Bidaechea, Echavarria erreca, Ytubizcar, Ytubizcar la segunda, Dom. de Echavarria muculu, Ybinaga, Acerecho, Morteruza, Eguia, Hermechio, Rotazarra [933]
Zenbait agiritan 'Aldauria' izena erabiltzen da auzo hau izendatzeko. 1792, 1825 eta 1850ean, Torre baserria, 'Torre de Aldaurias' legez agertzen da [934]; lehenago, 1748an, honela esaten da San Migel aldeko Etxebarrierreka, San Andres aldeko beste Etxebarrierrekatik bereizteko: «caseria de Echavarria Erreca que esta a la parte de Aldauria» [935].
1856an San Migel auzoak 20 eraikuntza eta 139 biztanle zituen [936]. 1972an, berriz, baserri kopuru handiagorekin, 100 biztanle zituen auzoak [937].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1618 | San Miguel, tierras en | BUA 1161/6. Cancel. de cernsos 95-95b |
1628-1797 | San Miguel, termino | BUA 1150/1. Culto y Clero 303 |
1645 | San Miguel, termino | BFA. Bust 201/32 72 |
1663 | San Miguel, biña en | BFA. K. 413/13 31b |
1696 | San Miguel, camino como se va a | BUA 1560. Libro de cuentas 24 |
1732 | San Miguel, camino de | BUA 1560. Libro de cuentas 245b |
1748 | Aldauria, parte de | BEHA A-82/9-3 46 |
1760 | Sn Miguel, barrio de | BEHA A-81/14-19 1b |
1775-1831 | San Miguel, camino de | BUA 915. Hipotecas. 1775 132 |
1779 | San Miguel, caminos de | BUA 842. Cuentas 116b |
1801 | San Miguel, varrio de | BUA 1136. Libr. y recibos 89 |
1802 | San Miguel, barrio de | BEHA A-72/33 |
1802 | San Miguel, barrio de | BUA 1136. Libr. y recibos 71 |
1803 | San Miguel, barrio | BEHA A-79/10 4 |
1810 | San Miguel, viña en | BFA. Bust 603/22 |
1816 | San Miguel, heredad en | BEHA A-72/33 |
1822 | San Miguel, barrio | BUA 1313/3. Contribuciones 63 |
1827 | San Miguel, barrio de | BEHA A-79/10 3 |
1844 | San Miguel, barrio | BIBL YrJA 52-54 |
1856 | San Miguel, barrio | BUA 37/ Nº de calles, edif.., |
1860 | San Miguel, barrio | BUA 5. Rotul. de calles |
1895 | San Miguel, término de | BAHP.N.BL 7550 175b |
1897 | San Miguel, término de | BAHP.N.BL 8182 435 |
1901 | San Miguel, arbolar en | BAHP.N.BL 8570 853 |
1969 | San miguel, nucles rurales: | BUA 1432/54 4 |
1972 | San Miguel, barrio | BIBL ESEC-GB 14 |
__________
[933] BUA. AL. 1680-1710; 31.
[934] BEHA. A-78/4-1.
[935] BEHA. A-82/9-3; 46.
[936] BUA. 37/ Nº de calles, edif.., hab.
[937] Estudios socio-económicos comarcales. Guernica-Bermeo (1972); 14.