auzoka / San Migel / Arrizurieta (basoa)
Arrizurieta (basoa)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-2)
Ohar ling.'(h)arri' + 'zuri' + -eta. Leku-atzizkia eranstean, aukera bi egon dira hiatoa apurtzeko. Lehena, eta sarrien gertatzen dena, -i bokal itxiaren ostean epentesia txertatzea:
Arrizurieta > Arrisuridxeta
Bigarrena, leku-atzizkia bokalez amaitutako oinarriei lotzean gertatzen dena, leku-atzizkia -eta > -ta bihurtzea:
Arrizurieta > Arrizurita
Lehenengo osagaiko -i bokal itxi palatalak ondoko txistukaria busti du (-z- > -x-):
Arrisuridxeta > Arrixuridxeta
Bigarren osagaian, bokal arteko dardarkari bakuna galdu da (-r- > è). Galera honen ostean, ondoan gelditu diren bokalak diptongatu egin dira eta, gero, -ui- > -i- bilakatu da:
Arrisuridxeta > Arrisuidxeta
Hurrengo pausu batean, aurreko silabak borobiltasuna asimilatu du: Arrosidxeta.
Oharrak: Urubi errekan, Arkotze baserriaren azpian.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1910 | Arrizurieta, argomal | BUA 866. Fincas rústicas |
1944 | Arri-zuricheta, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1944 | Arrizubieta, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |