auzoka / San Migel / Jentilliturri (parajea)
Jentilliturri (parajea)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Ohar ling.: 'Jentil' + 'iturri'. Idatzizkoak erakusten duenez, osagai bietako -i- bokal palatalek, ez dute bustidurarik eragin ez albokarian, ezta herskari ahoskabean ere. Garai hartarako arraroa da -l- albokariaren bustidura ez markatzea (Ik. Artika auzoan, Akulategi edo Zulueta, Arranotegiko Estratzaillune, Araneko Sartzailleku). Herskariaren bustidura, ordea, XX. mendearen hasiera ingurura arte ez da hasi jasotzen (Ik. Hiriguneko Zarragoiti edo San Migeleko Iturriandiaga).
Oharrak: Itubizkarburun. Honela zehazten du agiriak: «en el termino de Ytibiscar-buru y punto de Gentil Yturri» [950].
Idatzizkoa:
1876 | Gentil Yturri, punto de | BUA 1324/16. Argoma |
__________
[950] BUA. 1324/16. Argoma.