Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / San Andres / San Andres (auzoa)  

San Andres   (auzoa)

Kokapena: San Andres; VII. mapa (A-3,4/B-2,3,4/C-2)

Oharrak: San Migel eta Almika auzoen artean; Berdantzako erreka eta Etxebarrierreka dira bere mugak. Mendebaldetik ekialdera, Goikogane eta Truboietaganetik Aranondora luzatzen da auzo hau.

XVIII. mendekoak dira aurkitu diren auzoaren aipamen zaharrenak:

1764an,

«Pago a operarios que asistieron a componer los caminos para las caserias de Urdaiagas» [963];

1781ean,

«heredad en Aranondo contigua a camino real y ria que baja de las caserias de Urdaiaga» [964];

1782an,

«Composicion de los caminos del barrio de San Andres» [965];

1785ean,

«Refresco a barios hombres del valle de Nardizes o Urdaiagas por la composicion de los caminos de dho termino» [966].

Auzoarentzat, beraz, San Andres izenaz gain, Nardiz edota Urdaiaga izenak ere erabili izan dira garai haretan. Agian, parajearen izen zaharrak azken hauek izan zitezkeen eta San Andres ermitaren presentziak hagionimoari emango zion nagusitasuna.

San Andres auzoa Almikako elizbarrutikoa izan ohi da.

1856an, San Andres auzoak 10 etxe eta 79 biztanle zituen [967]. Gaur egun hamar dira auzo honetako baserriak. Horietako zazpi, historikotzat har daitezke: Urdaiaga, Bidetxe, Etxebarrilanda, Lupetegi, Nardiztxikerre, Nardiz eta Goienetxe. Zazpi hauei Etxebarrierreka baserrietako bat gehitu behar zaie, baserri hau lehenago San Andres auzoaldean egon zen kokatua eta. XVIII. mendearen erdialdekoa da Aranondo izeneko baserrietatik zaharrena. XIX. mende hasieran San Andres ermitaren etxea zena baserri bihurtuz, San Andres baserria sortu da, elizaren jabetzatik kanpo. Azkenik, XIX. mendearen azken urteetan, Aranondo izeneko bigarren etxea (gaur egun bietako bat jausita eta desagertua dago) eta Udaetxe baserria gehitu behar dira.

Ahozkoa:
«San Andrés»050, 164, 166
«San Andrès barrídxue»161

Idatzizkoa:
1764Urdaiagas, caserías deBUA   968/1. Recibos y cuentas   3b
1781Urdaiaga, caserías deBEHA   A-72/33
1782San Andres, barrio deBUA   842. Libr. y recibos   67b
1785Nardizes o Urdaiagas, valle deBUA   842. Libr. y recibos   42
1791San Andres, barrio deBFA. K.   3163/6   13
1799San Andres, barrio deBFA. Bust   72/10   199
1802Nardizes, barrio deBUA   1136. Libr. y recibos   70b
1818-1850San Andres, barrio deBUA   37/6. Ganaderia   7
1822San Andres, barrio deBUA   1313/3. Contribuciones   63
1824San Andres, término deBFA. Bust   284/5   2
1827San Andres, barrio deBEHA   A-79/10   3
1828Nardizes, barrio deBEHA   A-64/12-6   45
1839San Andres, barrio deBUA   1313/4. Contribución   1
1844San Andres, barrio deBIBL   YrJA   52-54
1846San Andres, barrio deBEHA   A-758/2-53-0
1846Nardices, barrio deBUA   1160. Cuentas
1850Urdaiagas, camino deBUA   1160. Cuentas
1856San Andres, barrio deBUA   37/ Nº de calles, edif., hab.
1857Sn AndresBUA   Padron 1851(3)   87b
1872San Andres, barrio deBUA   39/18. Arriendo de terreno   2
1892San Andres, término deBUA   984. Fincas rust.1892
1895San Andres, barrioBAHP.N.BL   7551   872b
1900San Andres, barrio deBAHP.N.BL   8361   1346b
1956Nardices, barriada deGJE   fk:555   L8;150
1969San AndresBUA   1432/54   4

__________

[963]   BUA. 968/1. Recibos y cuentas; 3b.

[964]   BEHA. A-72/33.

[965]   BUA. 842.Libr. y recibos; 67b.

[966]   BUA. 842.Libr. y recibos; 42.

[967]   BUA. 37/ Nº de calles, edif.., hab.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du