auzoka / Artika / Beledrone (baserria, errota izandakoa)
Beledrone (baserria, errota izandakoa)
Kokapena: Artika; VIII. mapa (A-1)
Ohar ling.: Beledrone izenaz gain, Errotabarri eta Kamiñerune izenak ere izan ditu. Beledrone izena XIX. mendearen hasieratik aurrera jaso da. Ahoz jaso den Belardone, metatesiz sortu da, hau da -r- dardarkari anitza silabaz mugitu da, eta kokagunea aldatu du.
Beledroene > Belerdoene
Ostean, dardarkari anitzaren aurreko -e- > -a- bilakatu da.
Belerdoene > Belardoene
Gero, genitibo markako -e- > Ø galdu egin da, testuinguru horretan ohikoa den moduan.
Belardoene > Belardone
Bilakaera honentzat bide bi egon dira: bata, Beledroene izenetik hasirikoa eta bestea, honen disimilaziotik abiaturikoa, hau da, Beledruene izenetik. XIX. mendearen erdi aldera, aldaera biak jaso dira.
Beledro + -ene > Beledroene > Belerdoene > Belardoene > Belardone
Beledro + -ene > Beledroene > Beledruene > Belerduene > Belarduene > Belardune
Oharrak: XIX. mendera arte, Errotabarri izenaz ezagutua, handik aurrera Beledrone esaten zaio. Errotabarri izena oso erabilia izan ohi da errotak izendatzeko. Batzutan, errota, eraikuntza berrikoa izateagatik, besteetan Errotazarra izenari kontrajartzeko. Sarritan, izen hori duten errotek, Errotabarriz gain, beste izen alternatiboa ere izaten dute. Guzti honegatik ez da erraza izaten izen hau duen errota identifikatzea. Horregatik, XVI. eta XVII. mendeetan dokumentatutako Errotabarri izenekoak, ez daukagu batere segurutzat, gaurko Beledroneri egokitzen zaizkionik (Ik. Errotabarria).
1578an Beledrorrota bat azaltzen da:
«y por el dho juez le fue dada la posesion en el molino de Hondarra y en el molino de Alboniga en el balle de las Artigas y en el molino de Nulazarra y en el molino de Beledrorrota y en el molino de Errotazarra y en el molino de Rotabarria y en el molino de Calaya de avaxo» [1070]
Hala ere, ez da posible gaurko Beledrone izatea; alde batetik, XVII. mendean eraikitakoa delako eta XIX. mendera arte ez zaiolako errota honi Beldroene izena ematen.
Esan den legez, XVII. mendearen amaieran eraiki zen errota hau. Horrela erakusten du 1682ko agiriak. Elbira Belendizkoren herentziaz ari delarik ondokoa adierazten du:
«Yten es condición de comun consentimiento de dhos sres. Diego de Abaroa y Juan Ignacio de Arostegui que atento se le ha adjudicado a dho Juan Ignacio el molino de Rotabarria, que dho J. Ign. y Dª Mari Juan de Velendiz, su madre, aian de dar a dho Diego desde el estolde de su molino llamado Mazaleria aguas para poder fabricar en termino de dho don Diego que es en el que llaman de Boluetas otro molino para el dho don Diego Andres y las dhas aguas o calces se haian de conducir desde el dho estolde hasta dha fabrica que dho don Diego ha de hacer de nuebo molino en dho termino de Bolueta por la heredad de los dhos Juan Ignacio y su madre que esta detras del dho su molino de Mazaleria» [1071]
Agiriak, alde batetik, gaurko Beledrone dagoen tokian eraikitzeko zen errota baten berri ematen du, eta beste alde batetik, lehenagotik zegoen Errotabarri izeneko errota baten aipamena egiten da. Honexegatik, ez dira segurutzat ematen, goian esan den legez, XVII. mendera arte agertzen diren Errotabarri izenekoak gaurko Beledrone direnik. Esan bezala, errota berri bat eraikitzeko asmoa azaltzen da; tokia: Bolueta izeneko parajea. Baina horretarako Mazaleriagako jabeak bere errotapetik urak eman behar dizkio errota berriari. Bestalde, 1644ko beste agiri batean, Almikerrotaren presa, Bolueta izeneko parajean dagoela esaten da: «la pressa (del molino de Alboniga) esta en el termino de Bolueta» [1072]. Hortaz, eraiki nahi den errota berriak, Mazaleriaga baino beherago eta Almikerrota baino gorago egon behar du, hau da, gaurko Beledrone dagoen inguruan.
XVIII. mendearen lehen zatian, Astoreka familiakoen jabetzakoa izan zen errota hau, eta mende haretako bigarren zatian, Jose Bentura Barrioren jabetzan agertzen da. XIX. mendean, Alegria familiatik, Nardiztarren jabetzara pasatu zen.
1862ko agirian agertzen denez, bi errotarri izan zituen [1073].
Ahozkoa:
«Belárdone» | 066, 074, 077, 078, 082, 084, 090, 091, 115 |
«Belárdune» | 066, 080, 083, 093 |
«Kamiñeruné» | 066, 090, 115 |
«Kamiñeronekué» | 066 |
Idatzizkoa:
1701 | Rotabarria | BUA AL. 1680-1710 235b-237 |
1715 | Rotabarri | BFA. K. 1053/21 26 |
1739 | Errotabarri, molino | BFA. Bust 207/6 |
1745 | Errotabarri, molino | BFA. K. 124/17 |
1745-46 | Errotabarri, molino | BFA. Fg. |
1758 | Errotavarria, molino | BFA. K. 1018/3 |
1768 | Errotabarria, molino | BFA. Bust 657/3 1b-2b |
1775-1831 | Errotavarria, molino | BUA 915. Hipotecas. 1775 50b |
1783 | Errotabarria, casa molino | BFA. Bust 669/2 11 |
1791 | Errotabarri, molino | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1796 | Errotabarri, molino | BFA. Fg. |
1804 | Errotabarri, molino | BEHA A-700/10-2 |
1822 | Beledro, cas. de Juan de Renteria | BUA 912/3. Actas de concil. 112 |
1825 | Errotabarri, molino | BEHA A-78/4-1 |
1827 | Errotabarri, molino | BEHA A-79/10 3 |
1843 | Rafael Alegria, molino de | BFA. Bust 584/4 |
1846 | Errotabarri | BEHA A-758/2-53-0 |
1847-74 | Beledruena, molino | BUA 5 |
1850 | Errotabarri, molino | BEHA A-78/4-1 |
1857 | Errotabarri | BUA Padron 1851(3) 85 |
1859 | Beledro, Errotabarri, molino | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1859 | Beledro-errotabarri, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Beledroena, molino | BUA 5. Rotul. de calles (1860) |
1862 | Beledroena, molino | BUA 37/5. Rel. fuerza de agua |
1867 | Errotabarria, molino de | BFA. K. 2569/13 2 |
1884 | Beledruena, molino | BUA 20/10. Puentes. Artigas |
1897-98 | Beledroena, molino | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Beledruena, molino | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910 | Belegruara, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910 | Beledruena, molino | BUA 866. Fincas rústicas |
1922 | Beledruena, molino | GJE fk:1743 L24;53 |
1922 | Beleguena, molino | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Beledruena, molino | BFA. E. KZ. C/76 |
__________
[1070] VEKA. R.R. Ejec. C2497; 17.
[1071] 1682. MAHN. C.C. 4228; 41.
[1072] 1644. BFA.Bust. 200/272; 72b.
[1073] BUA. 37/5. Rel. fuerza de agua.