Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Artika / Errotaederra  

Errotaederra

Kokapena: Zehaztu gabe

Oharrak: Errota hau identifikatzea zaila da. Bere arrastoa XVIII. mendearen hasieran galtzen da (1925 eta 1928koak antzinako garaiei egindako erreferentziak dira). Handik aurrera, beharbada, beste izen bat hartu zuen edo desagertu egin zen.

XVII. eta XVIII. mendeetako erreferentziak, erroten zerrendetan azaltzen dira eta guztietan agertzen da errota hau Akerrotaren ostean aipatua, bere goitik, hau da Tribizkoerrotarantz. Inguru horretan gaur dauden errotak, Erramuene, Olaerrota, Tribizkoerrota eta Frantzune dira. Hauetatik, errota honekin, lotu ezin direnak hauexek dira: Olaerrota, 1629ko zerrendan [1089], Errotaederrarekin batera azaltzen delako; Tribizkoerrota, garai hartan bere izena mantentzen zuelako; eta Frantzune, XIX. mendean eraikitakoa delako. Bestalde, desagertutako errotei dagokienez, Barrutiko errota, 1629ko agirian azaltzen da, Olaerrota bezala, eta Azkue errotak, izen berbera zeukan garai hartan. Hortaz, hauek ere ez dira Errotaederra.

Erramuene, da izan daitekeena. Errota honen berriak, Erramuene izenarekin, XVIII. mendearen erdialdean agertzen dira eta aurretik, beharbada, Errotaederra legez ezagutuko zen.

Esan behar da, Estrada ere aipatzen dela behin agirietan [1090], Errotaeder izenarekin, baina gertakari isolatu legez hartu behar da. Gainera, Errotaederra azaltzen den zerrenda guztietan, Estradakoa beste errota bat bezala azaltzen da.

Idatzizkoa:
1575-78Rotaesquerra,  molino deVEKA   R.R. Ejec. C2497   18, 49
1629Hermoso, molinoBUA   1161/6. Cancel. de censos    134-134b
1629Errota hederra, molino deBIBL   RC.Bus   120
1629Hermoso, molinoBFA.    315/1/5
1701Rota ederra, molinoBUA   AL. 1680-1710   235b-237
1702Rota ederra, molinoBUA   AL. 1680-1710   275-281b
1704Rotalderra, molino deBFA. Fg.
1925Hernoso, molinoBUA   881/12. Deslindes   5
1928Ernoso, molinoBIBL   ZbA1   240

__________

[1089]   BFA. 315/1/5.

[1090]   1792. BFA. Bust. 97/10.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du