Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Artika / Zelaia (burdinola)  

Zelaia   (burdinola)

Kokapena: Artika; VIII. mapa (B-1)

Ohar ling.: Ik. San Andres auzoko Zelaiaga.

Oharrak: Landa eta Estrada errotak dauden inguruan egon zen.

1646ko agiriak adierazten duenez,  Artika auzoan izan zen burdinola nagusi bakarra zen Zelaiakoa:

«Solo ay una ferreria mayor llamada artiaga celaia. (...) Sobre la venta y remate que esta dha villa hizo el año proximo pasado a Martin Ruiz de Arteaga vezino de la dha villa, y dueño de la quarta parte de la ferreria de Celaeta y sesta y decima sesta arrendador de la de Beotegui del termino de Aguriagas y Mañuas» [1169]

Testuaren arabera, jabetza banatukoa zen burdinola hau; bere jabeen artean Martin Ruiz Arteagakoa, Juan Martinez Belendizkoa, Juan Mendozakoa eta Diego Abaroakoa agertzen dira, herriko jauntxoak denak. Izan ere, burdinola batean egin beharreko inbertsioak handiak ziratekeen, eta hori gutxi batzuen esku besterik ez zegoen. Aipatu behar da, Belendizkoak, Azkue burdinolaren jabe ere bazirela [1170]. Bestalde, Juan Martinez Arteagakoa, errege armadako kapitaina zen eta, Zelaia eta Azkueko burdinolez gain, berea zuen Gibele baserria ere [1171].

Burdinola hau, Zelaia eta Estrada errotekin batera aipatzen da hainbatetan. Gainera, sarritan izendatu izan dira hirurak Zelaia izenaz. Landa eta Estrada elkarren ondoan daude, eta XVIII. mendean jabe batenak ziren: mendearen erdialdean Andres Frcº Mendozakoarena eta, mende amaieran, Jose Bentura Mendozakoarena. XVII. mendean, Zelaia errota eta Zelaia burdinola besterik ez dira agertzen dokumentazioan. XVIII. mendetik aurrera, berriz, Zelaia errota eta Estrada errota dira azaltzen direnak. Beharbada, gehiegi esatea ez bada, Estrada errota, Zelaia burdinola bera da, XVIII. mendean errota bihurtua.

Idatzizkoa:
1646Celaeta, ferrería deVEKA   S.V. L1528/3   29
1646Celaya, ferrería deVEKA   S.V. L1528/3   3-244
1646Artiaga Celaya, ferrería mayor deVEKA   S.V. L1528/3   3-285b
1699Celaya, ferrería mayor deBFA. Bust   209/26   92
1753Zelaia, ferrería deVEKA   S.V. C1086   1
1758Çelaya, herrería mayor deBFA. Bust   55/3
1777Celaya, ferrería mayor deBFA. Bust   209/26
1798Zelaya, ferrería mayorVEKA   S.V. L1657/6

__________

[1169]   VEKA. S.V. L1528/3; 3-285b.

[1170]   BFA. Bust. 209/26; 92.

[1171]   BFA. Bust. 55/3.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du