Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / San Pelaio Gibelortzagakoa / Irabiaga (parajea)  

Irabiaga   (parajea)

Kokapena: San Pelaio; III. mapa (B-3)

Ohar ling.: Izen hau XVII.-XVIII. mendeetan jaso da, eta gero, XX. mendera arte ez dago beste agerraldirik. Gainera azken hauek, XX. mendekoak, gaur eguneko ahozko aldaeratik nahiko urrun daude.

Mende biko tarte horretan, leku-izena asko aldatu da, eta horren lekukorik ez dago. Izena bigarren zatiarekin gelditu da [1425], eta horri -aga leku-atzizkia erantsi zaio:

Yrabien + -aga > Irabiaga

Ondoren, bokal itxi eta palatalaren ostean lotutako atzizkiaren aurrean epentesia txertatu da hiatoa apurtzeko. Lehenago, Artika auzoko Irabien izenean gertatu den moduan, asimilazio prozesuaren eraginez, aurrean dagoen bokal irekia itxi egin da, bokal itxiarekin berdindu arte (-a- > -e- > -i-). Gero, bokal arteko dardarkari bakuna galdu egin da: -r- > Ø.

Per Yrauien > Yrabien + -aga > Irabiaga > Irebiaga > Iribiaga > Iribidxaga > Ibidxaga

Oharrak: Armokiko mendebaldean, Urgitxi gainean. XVII. eta XVIII. mendeetako Perirabien eta XX. mendeko Ibiyaga edo Ibadiaga leku berbera dira. Honela zerrendatzen ditu 1656ko agiriak, San Pelaio, Mañu eta Zubiaur aldeko herri basoak:

«en los montes y terminos de concexiles de la villa de Bermeo en los puertos que llaman el cortixo deperirabien el cortixo degogençabala el cortixo deurquidia el cortixo dearançadia el cortxo de galbalorra el cortixo deagunaga en las carragas oxaurta sagarada» [1426]

Eta era antzekoan, 1730ekoak:

«los terminos de per yrauien gogen sauela urquidia arancadia galbalorra agunaga en las carragas ôxaurta saynaga y los de mas montes» [1427]

Bata bestearen atzetik, ondoko basoak aipatzen dira: Perirabien, Goientzabale, Urkidi, Arantzadi, Garbola, Aguriaga, Zarraga, Oiangorta eta Sainaga. Bi agiriek ordena geografikoa jarraitzen dute leku-izenak azaltzean eta lehenengo bostak, bata bestearen atzetik, Uretako errekaren arroko hegoaldeko isurian daude, mendebaldetik ekialdera izendatzen direlarik. Eta, hain zehatz, Perirabien legez markatzen den ingurua, hau da, Goientzabaleko ipar-mendebaldean legokeena, gaur Ibiyaga izenaz ezagutzen den lekua da.

Ahozkoa:
«Ibidxága»146

Idatzizkoa:
1656Perirabien, PerYravien, cortixo deVEKA R.R. Ejec. L1422/15   1, 3
1730Per yrauien, Per yrabien,  los términos deBFA. K. 1830/2   21b, 24
1787Yrauien Barrena, término llamadoBUA 990/1. Recibos   16
1910Ybadiaga, monte bajoBUA   866. Fincas rústicas
1944Ibadiaga, términoBUA   406/3,4 eta 353/3,4,5

__________

[1425]   Izan daiteke toponimoak jabearen izena adieraztea, hau da, pertsona izen eta abizena litzatekena izatea. Per Irabien, Peru Irabieneko. Hortik izena galdu eta abizen hutsa gelditu da toponimo berria eratzeko.

[1426]   VEKA. R.R. Ejec. L1422/15; 1.

[1427]   BFA. K. 1830/2; 21b.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du