auzoka / Kostaldea / Erleko punta
Erleko punta
Kokapena: Arane; IV. mapa (B-3)
Ohar ling.: Ahoz jaso diren izen bien generikoek artikulua hartzen dute. Artikuluak aurreko bokala itxi egin du, disimilazioz, eta ondoren, bokal itxi horrek artikulua itxi du:
Erleko punta + -a > Erleko puntea > Erleko puntia > Erleko puntie
Berdin gertatzen da bigarren izenarekin. Kasu honetan artikuluaren aurreko bokala itxia da, eta asimilazioz, artikula itxi egin du.
Sastarleku + -a > Sastarlekua > Sastarlekue
Oharrak: Sastarren errausketa plantatik goiko gurutzeraino luzatzen da. Leku hau, itsasoko aldetik begiratuta, Txankilpunta izenaz ere ezagutzen da.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1943 | Erlepunta, basoa | GJE fk: 1671 L23;83 |
1943 | Estecopunta | GJE fk: 1671 L23;83 |
1973-74 | Erlekopuntie | BIBL ErA.EtnB 186 |
1973-74 | Trankil puntie | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1973-74 | Sastarpuntie | BIBL ErA.EtnB 186 |
1982 | Erleko punta | BIBL ErA.KTop 262 |