auzoka / Demiku / Ondarreko masti (pinudia)
Ondarreko masti (pinudia)
Kokapena: Demiku; VIII. mapa (B-1)
Ohar ling.: Izen honetako generikoa den 'mahasti'rekin batera, idatziz eta ahoz, 'mastei' eta 'mastai' aldaerak ageri dira, latinetik datorren -di atzizkia erakusten dutenak: -tio > -toi > -ti (Ameztoi), -tiu > -tui > -ti (Bustindui) (Gorostiaga. 1958. «De Onomastica Vasca». Euskera I; 57).
Leku-izen honetan, -tia > -tai > -tei > -ti agertzen da. Ik. San Migel auzoko Mastiarte edo San Andres auzoko Mastiaurre. Izan daiteke San Andres auzoan, Pasteitxu edo Pastaitxu aldaerak dituen Pastitxu leku-izenean ere gauza bera egotea.
Oharrak: Perretxiñeko iparraldean, Poiuburu azpian, Erreketa aldera.
Ahozkoa:
«Ondarreko mástei» | 055 |
«Ondarreko mástai» | 055 |
«Ondarreko mástidxe» | 055 |
«Ondarreko másti» | 071 |
Idatzizkoa:
1980 | Ondarreco mastey, monte pinar | GJE fk:10580 L113;116 |