auzoka / Gainak / Truboietagane / Kurtzemendi (tontorra)
Truboietagane / Kurtzemendi (tontorra)
Kokapena: San Andres; VII. mapa (C-2)
Ohar ling.: 'Truboi' + -eta + 'gane'. Idatziz jaso diren izenak, ez datoz bat ahoz jasotakoekin. Hiztun batek aipatu zuen Truende ejertzitoko maparen baten agertzen zela, baina eurek trumoiekin lotzen zutela: Truboiek bereinkatu zuen mendia, Truboimendi... Mañu auzokoek ere trumoiekin lotzen dute: Truboietagane.
Oharrak: Mañuko Karmengo elizaren goitik dagoen tontorra (421m.), Laubidieta eta Goikogane artean. Izen ugari hartzen ditu auzoen arabera, Truboimendi edo Truboiekbedeinkatuko mendia (San Migel eta San Andres auzoetan), Kurtzea edo Kurtzeko mendia (San Andresen), Truintagane (Mañun).
Bere goialdean Gerra Zibileko oroitarri bat dago, erregimen frankistaren garaian jarria.
Bestalde, Iturrizak, Artegoikogana izeneko gailurra aipatzen du eta egiten duen deskribapenagatik, esan daiteke Truboietaganez ari dela:
«Desde Mundaca prosigue la costa a la citada villa de Bermeo, a cuyo puerto desciende un río formado de dos arroyos que tienen origen en las montañas de Sollube y Artegoicogana, el que baja de Sollube deja a Santa María de Albóniga a la izquierda en una loma alta y distancia de medio cuarto de legua y el de Artegoicogana a la derecha y distancia de unos 450 pasos, y ambos arroyos se juntan unos 400 pasos más arriba de la dicha villa de Bermeo, el cual río dejando a la villa a la izquierda y distancia de un tiro de perdigón, se une con las aguas del océano» [1533]
Almika auzoaren alde bietatik jaisten diren errekak, Sollubeko iparreko isurialdean sortzen den Artikerreka eta, Truboietaganen sortzen den, Berdantzako erreka dira.
Ahozkoa:
«Trubítaganè» | 121, 130 |
«Truíntaganè» | 115, 117, 137, 138, 140, 141, 143, 145 |
«Truítaganè» | 120, 130 |
«Truítoganè» | 122 |
«Trubíketaganè» | 136 |
«Truínketaganè» | 144 |
«Truíketaganè» | 136 |
«Truboimendí» | 046, 101 |
«Truboilékue» | 065 |
«Truboibereinkàtuteko mendidxé» | 101 |
«Truboiek berinkatuteko mendidxé» | 101 |
«Truboiek berinketu sauen bixkerrá» | 116 |
«Truendegánie» | 145 |
«Truénde» | 101 |
«Krutzé» | 049 |
«Kurtzié» | 048 |
«Kurtzeko mendidxé» | 046 |
«Kurtzemendí» | 049 |
Idatzizkoa:
1793 | Artecoigana, montaña | BIBL ItJR-I 11 |
1972 | Truende | BIBL ESEC-GB 9 |
1973-74 | Truebendikatu | BIBL ErA.EtnB 155 |
2001 | Truende, gailurra | BIBL GaPa 375 |
__________
[1533] Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), I; 11