lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

2021eko jaioberrien liburua aurkezteko jaia ospatuko da azaroaren 27an

2022-11-23

 

  • Iaz jaiotako 98 bermeotar txikitxoek euren bertsoak batzen dituen liburua hartuko dute Bermeoko alkatearen Aritz Abaroaren eta Euskera zinegotzi Kepa Zumetaren eskutik

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an da, eta egun horren bueltan, ohitura den legez, jaioberri bermeotarrek eta euren familiek goiz pasa polita egingo dute eurentzat prestaturiko jaian. Hitzordua jarrita dago, azaroaren 27an, igandean, 12:00etan, Kafe Antzokian.

Iaz jaiotako 98 bermeotar txikitxoek euren bertsoa batzen dituen liburua hartuko dute Bermeoko alkatearen Aritz Abaroaren eta Euskera zinegotzi Kepa Zumetaren eskutik. Patxin eta Potxin pailazoekin barre eta txalo ugari egiteko aukera izango dugu eta ekitaldia Iker Gonzalezek aurkeztuko du.

Jaioberrien liburua 2002. urteaz geroztik Bermeon jaio diren ume guztiei ematen zaie. Oraingoan, 2021ean jaio diren 98 umeek eta euren familiek, bertsolariek bereziki egindako bertsoa etxean jaso ostean, liburua ere izango dute. Liburuan jasotzen dira ume bakoitzaren izen-abizenak, jaiotze-data, bertso-papera eta argazkia. Bertso guztiak Lilibertso bertsolarien elkarteak egiten ditu. Eta liburuan, bertsoaren azpian, bertsoa kantatzeko doinua aitatzen da. 

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube