lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Arrain Azokan euskaraz bizitzeko aukera

2017-05-18

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta bertaratzen diren guztiek egitarau zabalarekin gozatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera izango dute.

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, azaldu duenez, Udalak Arrain Azokan Bermeoko tabernetan euskal musika entzuteko aukera zabaldu nahi du, eta, horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu du (Bermeo_Euskeraz Arrain_Azoka_2017_Euskeraz).  “Zerrenda erabiltzera gonbidatzen ditugu tabernariak, guztiok euskaraz dantzatzeko eta gozatzeko aukera izateko”, nabarmendu du.

Horrez gain,  Udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean martxan jarri duen ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina aurten ere Bermeoko Arrain Azokan presente egongo dela adierazi du; izan ere, maiatzaren 19an, 20an eta 21ean bere karpa propioa izango du, bideo-photocall karpa, hain zuzen be.

Bertan Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte barruan grabatuko diren bideoetan zein kanpoan aterako dituzten argazkietan. Helburua 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea izango da.

Hortaz, Agirrek jende guztia animatu du “Arrain Azokan euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaltzera, guztion artean eta era benetan dibertigarrian, euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko”.  “Beraz, erdu danok Geuk eus karpara eta dantzatu dezagun guztiok euskaraz”, azpimarratu du.

 

 

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube