lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak eta Hitzak harpidetza udalerriko hainbat lekutan egiteko akordioa sinatu dute

2022-05-12

2008. urtetik hona Bermeoko Udalaren eta Hitzaren artean sinatzen den hitzarmenaren barruan sinatu da harpidetza sortaren gaineko akordioa. 

Akordioaren helburua da: leku publikoetan herritarrei euskarazko prentsa irakurtzeko aukera ematea, egunero euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta irakurzaletasuna bultzatzea Bermeoko herritarren artean. Horretarako, 2021eko ekainetik 2022ko ekainera arte, Bermeoko hainbat leku publikotan, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkaria banatzen gaude, beste urte betez horrela jarraitzeko itxaropenarekin, doan.

Guztira, 78 harpidetza egin dira. Beraz, udalerriko zeinbait lekutan izango da Hitza irakurtzeko zain. 

Argazkian: Aitor Eiguren, Hitzako marketin eta sustapen arduraduna, Bermeoko alkate Aritz Abaroa, Idurre Arrazola, Hitzako kudeatzailea eta Kepa Zumeta, Euskara zinegotzia”

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube