BERTATIK BERTARA KANPAINA BERRIZ GUREKIN UDAN!!!
2021-06-17
Bigarren urtez udalerri euskaldunetan horren bizirik dagoen hizkuntza balioan jarriko duen egitasmoa abiatuko da udan
Tabernetan eta jatetxeetan banatzeko mahai gainekoak izango dira eskuragarri. Horrez gain, ostalariei zein zerbitzu sektorekoei bideratutako sentsibilizazio bideo bat egingo da, eta ohiko merkataritza-ostalaritzako kanpainarekin batera, establezimendu guztietara informazio orri bat banatuko da kanpaina honen berri emateko. Informazio orria bera erakusleihoan jartzeko baliagarria izango da gainera, eta euskara praktikatu ahal izateko hiztegira eramango duen QR bat ere izango du.
Hemen kanpainari buruzko informazio guztia:
‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko du aurten ere UEMAk udan, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
https://youtu.be/MltDVU-kapM