lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

IRAKURLEEN TXOKOA-KANDYSKIREN TRADIZIOA

2021-11-22

Lorenza Mazzetiren ‘Zerua gainbehera dator’ aztergai abenduaren 16an  Bermeoko

‘Irakurleen txokoan’

Ordua: 18:30etatik 20:00etara

 

 Baby eta Penny neska koskorrek gurasoak galdu dituzte istripu batean. Aurrerantzean osaba Wilhelmen landetxean biziko dira haren familiarekin. Hasierako une gogortxuak pasa ondoren ahizpa biak ohitu egingo dira osabaren zorroztasunarekin, Marie eta Annie lehengusuen bitxikeriekin eta izeba Katchenekin. Landa bizitzako alde zoriontsua gozatuko dute bete-betean.

                Italia gudan dago eta herrialdearen zati hura oraindik Mussolini eta nazien menpe. Umeak Ducearen eskolan diktadorea maitatzera ere iritsiko dira. Eta apaizaren irakaspen erlijioso itogarriaren eraginez ia agerpen mistikoak direnak hasi dira irudikatzen. Baina neskak, ia jakitun izan gabe,  guztia gaindituz libre eta zoriontsu biziko dira lehengusuekin eta herriko nekazarien seme-alabekin. Baina bada zerbait mehatxugarria airean.
                Izan ere, gerrak bere bidea egingo du eta piano hots atseginak kanoien burrunbak bihurtuko dira. Eta umeen alaitasunak samin mingotsari utzi beharko dio bidea. Isuriko den odola ez da soilik borreroek etxeko atarian akabatutako animaliena izango. Bukaera hain da bat-batekoa eta bortxazkoa non eta, nahiz eta aurretik zerbait susmatu, bihotza txingurrituko baitigu.
 

                Kontakizuna oso kapitulu motzetan banatuta dago. Penny bera da narratzailea eta horrek gertuagotik biziaraziko digu historia. Pertsonaiak oso ondo taxututa daude, ez dira izango bada!, Lorenza Mazzettik bere haurtzaroan bizi izandako une latzak kontatzen ditu nobela autobiografiko honetan.

Laburpena

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube