lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Udalak eta Hitzak euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzeko akordioa sinatu dute

2021-03-30

Aurten ere, Hitza sortu zenez geroztik bezala, Bermeoko Udalak eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.-k, akordioa berretsi dute. Aipatu akordioaren helburua, Bermeoko herritarren artean egunero euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta irakurzaletasuna bultzatzea da. Horretarako, Udalak 5.000 euro bideratu ditu.

Horrela, bermeotarrek, hamaika leku publikotan izango dute eskuragarri Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkariaren aleak. 2021. urterako,  5.000 euro horien trukean, Hitzak, urteko 78 harpidetza emango dizkio Udalari eta bi aldeen artean erabaki dute harpidetza horiek nora bideratu.

Besteak beste, argitarapenaren aleak, liburutegian, osasun zentroan, kultur-etxean, Berhaz-en, zaharren egoitzan eta Kafe Antzokian izango dituzte eskura herritarrek. Kepa Zumeta Euskara saileko zinegotziaren esanetan, harpidetza sortaren gaineko akordioa aurrerapauso garrantzitsua da. “Herriko zein Busturialdeko berriak euskaraz irakurtzeko aukera izatea bermatzen dugu horrela. Gure informazioa gure hizkuntzan jasotzeko ohitura zabaltzea berebizikoa da”, azpimarratu du.

Hortaz, aurtengo harpidetza 2021eko apirilaren 12tik 2022ko apirilaren 12ra bermatuko da.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube