lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

ZABALIK DA UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENTZAKO TOPAKETETAN IZENA EMATEKO EPEA

2021-02-10

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Iaz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen ekimena.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.

Bideoa: orain arteko topaketen irudiekin eta parte hartzaileetako batzuen laguntzarekin egindako bideoa, aurtengo topaketetarako deialdia eginez.

https://www.youtube.com/watch?v=o0hV3pcfYUc

Izena emateko epea aste honetan zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:
· Hemen sartuta eta datuak beteta.
· 943 816699 telefonora deituta.
· Datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.
Hemen begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura eta baldintzak:
· Begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura (PDFan).

Hemen, berriz, Salto! topaketei buruzko informazio osagarria, PDFan:
· Salto! 2021. Diptikoa.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube