Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Alde Zaharra / Areskurenaga (dorretxea)  

Areskurenaga   (dorretxea)

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)

Ohar ling.: Jaso diren datuetatik honelaxe berreraiki da: '(h)aretz' + 'guren' + -aga. Oinarriko osagai biek bokal arteko dardarkaria galdu dute, eta ostean, -e- bokala galdu dute: aretz- > ax- eta guren > guen > gun. Txistukari ondoko belare ahostuna ahoskabetu egin da.

Arezkurenaga > Axkuenaga > Axkunaga

Oharrak: A. Zabalaren ustez, Goiko plazako kantoian egon zen [187]. Iradik ere inguru horretan ipintzen du: «En el cantón de la calle de pescadores, donde vive ahora Yradi» [188].

XV. mendeko aipua Lope Garzia Salazarkoren Las Bienandanzas e Fortunas liburutik jasota dago. 1427an, Bermeon izandako Fortun Santxez Olabarrietakoaren eta Juan Ortiz Arreskurenagakoaren arteko istilua zela eta, Juan Martinez de Burgos, Bizkaiko korrejidorea heldu zelarik Bermeora, hau, «beraien artean zebilela» buruan zauritu omen zuten Areskurenagako dorretik. Ondoren, atxiloketak izan ziren, baina Juan Ortiz Bermeotik ihes eginda zegoen ordurako; Butroira joana zen laguntza eske. Butroiko nagusia Bermeora iristean, hiria itxita eta Arteagakoek hartuta aurkitu zuen. Juan Ortiz Areskurenagakoa auzitan jarri zen korrejidorearekin. Korrejidorea eta Butroiko nagusia, beste batzuekin, Arbilduako biltzar nagusian zeudelarik, Juan Ortiz heldu zen hogeita bost gizonekin eta korrejidoreari hitz gogorrak bota zizkion batzarra nahastuz. Orduan, Juan Ortizen morroi batek gezi batez erail zuen korrejidorea. Errieta erdian, Butroiko nagusiaren sasikoa, Otxoa Butroikoa hila suertatu zen. Juan Ortiz, atxilotuta, Gortera eraman zuten eta lepamoztua izan zen. Honela zehazten du Salazarkoak gertakaria:

«En el año del señor de UCCCCXXVII [1427] años, ovo discordia en la Villa de Vermeo entre Furtud Sanchez de Olavarrieta e Juan Ortis de Arescurenaga, seyendo vn linaje e parientes, sobre qual valeria mas al poner de los ofiçios, e Juan Ortis fuese a Butron, e Furtund Juan Arteaga, e ovo omeçida entre ellos, e fue alli Juan Martjnes de Burgos, que era Corregidor de Vizcaya, e andando entre ellos, ferieronlo en la caueça de ençima de la torre de Resçurrenaga, e leuantó todo el Conçejo, e convatiendolos con mantas, tomolos (...)» [189]

Honela deskribatzen du, azkenik, F. Sesmerok, Areskurenagakoen armarria:

«Cuartelado: 1º y 4º de azur, con sendos castillos de plata, y 2º y 3º con una palmera de sinople. Bordura de gules con catorce sotueres de oro» [190]

Idatzizkoa:
1427Resçurrenaga, torre deBIBL GSL.BeF/IV   198
1594Axcunaga, cantón deBEHA   A-62/44-2   241-242
1660Ascunaga, torre vieja llamada deBAHP.N.UA   992   ots22
1844Axcunaga, torreBIBL   YrJA   52-54
1928Arrescuenaga, casa torre deBIBL   ZbA1   202

__________

[187]   Zabala, Angel (1928), I; 202

[188]   Yradi, Juan Angel de (1844); 52-54

[189]   Garcia de Salazar, Lope; t.IV; 198

[190]   Sesmero, Francisco (1970)

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du