Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Alde Zaharra / Boltegieta kalea  

Boltegieta kalea

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-1)

Ohar ling.: Ahoz, kale honek izen ugari ditu bertan egon diren zerbitzuengatik. Neskentzako eskola egon zenez, Eskolakalie deitu izan zaio. Kale-garbitzaileek ere laneko egoitza kale honetan zeukatenez, Sastarkalie, Barranderokalie eta Barranderuna esan izan zaio.

Oharrak: Alde zaharrean. Sanjuankaletik mendebalera abiatzen da, hegoaldera bihurgunea eginez, Intxausti kalera jotzeko.

1856an, eraikuntza bakarra izan zen kale honetan, 7 biztanlekin [219]. 1860ko agiriak ere horrela adierazten du:

« (...) aunque la de Boltegieta se halla algo desviada, pero se encuentra sin salida y no tiene más que una casa» [220]

Erreferentzia honetan azaltzen den legez, Boltegieta kalea itsua zen. XIX. mendearen amaieran proiekturen bat izan zen kale honetatik Morondora irteera bat ateratzeko:

«Se transformó el extremo occidental de la calle Soledad, porque ésta hacía una curva violenta casi en angulo recto y además porque se pensaba alargar dicho tramo en linea recta desde la calle de Inchausti hasta la Gran Via» [221].

Gaur, Boltegietak Intxausti kalera dauka irteera.

1867-68an, neskentzako eskola eraiki zen kale honetan [222], aurretik pilota lekua egon zen tokian [223]. 1897-98an izena aldatu zitzaion kaleari: Areilza kalea ipini zitzaion, antzina hirian izan zen Areiltza dorretxearen izenean [224].

Ahozkoa:
«Sastar kálie»155
«Barranderokálie»155, 156
«Barranderùn kalié»166
«Barranderúna»151
«Eskólak»155
«Eskola kálie»156
«Areílza»156
«Atzurkálie»025

Idatzizkoa:
1820Volteguieta, calleMAP   BelJBta
1856Bolteguieta, calleBUA   37/ Nº de calles, edif.., hab.
1860Bolteguieta, calleBUA   5. Rotul. de calles
1867-68Bolteguieta, calleBUA   1154/10. Comprob. de datas   94
1876Bolteguieta, calleBUA   39/6. Devol. de terreno   1
1880Bolteguieta, calleBUA   1319/24. Aceras, caños, adoqu.
1894Bolteguieta, calleBAHP.N.BL   7549   1049b, 1050
1895Bolteguieta, calleBAHP.N.BL   7551   900b
1897-99Areilza, calleBUA   5bis. Nom. de calles...(1897-98)
1899Volterieta, calleBAHP.N.BL   8296   295b
1902Bolteguieta hoy Areilza, calleBAHP.N.BL   8573   1524
1906Areilza, calleBUA   1251/5. Ensan.c/ Aurrecoechea   3
1928Areilza, calle deBIBL   ZbA1   60
1928Bolteguieta, calleBIBL   ZbA1   49
1938Areilza, escuela unitaria deBUA   1242/7. Escuelas
1969Areilza, calleBUA   1432/54   1
1970Areilza, calleBUA   Inventario de bienes   2
1973Areilza, calleBBPlBer
1982Areilza kaleaBIBL   UB   293
2003Areiltza kaleaBIBL   BGL

__________

[219]   BUA. 37/ Nº de calles, edif., hab.

[220]   BUA.5. Rotul. de calles.

[221]   Zabala, Angel (1928), I; 60

[222]   BUA. 1154/10. Comprob. de datas; 94

[223]   Sesmero, Francisco (1965).

[224]   BUA. 5bis. Nom. de calles

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du