Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Maņu / Biorgorta (baserria)  

Biorgorta   (baserria)

Kokapena: Mañu; VI. mapa (C-3)

Ohar ling.: 'Be(h)or' + 'gorta' elkarketa proposatu da, ahozko aldaerari (Biortá) eta idatziz 1897-98an jasotako aldaerari jarraituta (Biorgorta).

Ahoz,  Biortá aldaera oxitonoa da, hau da, azentua azken silaban hartzen duenetakoa. Kontuan izan behar da, hitz elkartuetako bigarren osagaia 'gorta' duen leku-izena, gaur egunera bizirik heldu dena, oxitonoa dela: Oidxortá (Ik. Mañu auzoko Oiangorta). Hori dela eta, zaila egiten da, -eta leku-atzizkia ikustea izen honetan; leku-atzizki hori aurreazentuatzailea delako [1295].

Ondorioz, bilakaera hau proposatu da. Lehenengo osagaiko hiatoko bokalak, disimilazioz, -eo- > -io- bilakatu dira, eta elkarketaren ondorioz, ondoan gelditu diren silabak haplologiaz bat egin dute.

'Be(h)or' + 'gorta' > Beorgorta > Biorgorta > Biorta

Oharrak: 1890ean Leoncio Basterretxea Etxebarriak eraikia, Biorreta-Errementaribaso izeneko parajean. Honela adierazten du 1889ko agiriak:

«Leoncio Basterrechea Echevarria adquirió la finca integrado en otro de mayor cabida (denominado Biorreta y Errementaria-baso) por compra al estado en 1889 y la casa por edificación» [1296]

Ahozkoa:
«Biortá»124, 126, 127, 128, 129, 130, 131, 134, 144, 145, 146, 164

Idatzizkoa:
1889Biorreta, casaGJE   fk:2634   L34;159
1897-98Biorgorta, cas.BUA   10. Nomencl.1897-98
1910Viorreta, cas.BUA   866. Fincas rústicas
1910-923Viorreta, cas.BUA   866;1435;404. Riqu. Rúst.
1922Viarreta, cas.BFA. E. KZ.   C/2
1934Biorreta, cas.BFA. E. KZ.   C/76
1938Biorta, cas.BUA   1685. Fich. sanit.

__________

[1295]   Itxurridxeta (Ik. Araneko Iturrieta), Ikúta (Ik. Araneko Ikueta), Árreta (Ik. Artikako Arreta), Arrisurídxeta (Ik. Mañuko Arrizurieta), Iruarrídxeta (Ik. Almikako Iruarrieta), Laubidíta (Ik. Gainetako Laubidieta), Olasárreta (Ik Mañuko Olazarreta) ...

[1296]   GJE. fk:2634; L34;159.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du