Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Sare hidrografikoa / Pagoetako erreka  

7.j. Pagoetako erreka

Kokapena: Artika; X. mapa (B-4)

Ohar ling.: 'Pago' + -eta. Disimilazioz, erdikoa zen bokala itxi egin da, eta leku-atzizkiko -e galdu egin da, bokalez bukatutako oinarriei lotzen zaienean gertatzen den moduan.

Pago > Pagueta > Paguta

Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.

Oharrak: Zabalbideko eta Iturriko errekako urak hartzen ditu Urkisarri baserriaren ekialdean. Beherago, Urkisarriko erreka esaten zaio.

Ahozkoa:
«Pagùtako errékie»091
«Pagoko errékie»091

Iturriko erreka

Ohar ling.: Ahozko aldaerak, -i- bokal itxiak -t- herskari ahoskabean eragindako bustiduraren ondorioz eratutakoak dira:

Iturriko erreka > Itxurriko erreka

Ostean, asimilazioz, hitz hasierako i- > u- bihurtu da:

Itxurriko erreka > Utzurriko erreka

Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.

Oharrak: Urkisarri baserriaren hegoaldetik jaisten da, eta laburrean, Zabalbideko errekarekin bilduaz Urkisarriko etxe aurrean, Pagoetako erreka eratzen du. Beherago Urkisarriko erreka deitzen zaio.

Ahozkoa:
«Itxurriko errékie»091
«Utzurrìko errékie»090

 

Zabalbideko erreka

Ohar ling.: Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.

Oharrak: Sanjuanbasotik jaisten diren urak hartzen ditu. Beherago, Iturriko errekarekin elkartuz, Pagoetakoa eratzen da. Nafarrolaerdikoren parean, Urkisarriko erreka deitzen zaio.

Ahozkoa:
«Sabalbìdeko errékie»091

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du