Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

Hirigunea

Hiriguneko toponimia aurkezteko, leku-izen guztiak multzo bakarrean eman beharrean, paraje edo inguruetan multzokatuta egitea aukeratu da [151]. Hona hemen zerrenda:

1. Alde zaharra

2. Portua, Lamera eta Gaztelu aldeak

3. Morondo aldea

4. Artalde

5. Dolareaga eta Esparru aldeak

6. Adoberia eta Ondarre aldeak

7. Portale aldea

8. Almikabidea eta Erregiñazubi aldeak

9. Erribera aldea

10. Zarragoiti aldea

11. Kurtzio eta Santa Mariña aldeak

12. Txibitxiaga aldea

13. Tala aldea

14. Sanjuanbide aldea

15. Ibarreta eta San Martin aldeak

16. Bilbobide aldea

17. Dibio aldea

18. Aranondo aldea

19. Artikabide aldea

20. Portuburu aldea

Kale-izenen inguruan:

Bermeoko kaleen izenek XIX. mendera arte ez zuten izen aldaketa askorik izan. Bere horretan jarraitu izan zuten mendeetan zehar eta gehienetan herriak emaniko izenak era ofizialean mantentzen ziren.

Bermeoko kaleen lehen aipamenak 1511 eta 1514ko fogerek ematen dute [152]. Honela zerrendatzen dira:

Calle de Santa Maria

Calle de Lope Ybannes

Calle de Martin de Fullo (de Fulla 1514an)

Calle de Pero Peres (de Pero Peris 1514an)

Calle del Castillo

Calle de la Mega de Lobos (Maga de Lobos 1514an)

Calle de San Françisco

Calles trabesanas e cantones

Portal de San Juan fasta la Puerta de Sagarbarrico (Sagarbarria 1514an)

Arrebal de San Françisco

Portal de la Cadena (de la Renteria 1514an)

Aurrerantzean, ez zerrenda baten azpian, baina bai erreferentzia solteetan, Bermeoko zenbait kale-izen jaso dira. Hona hemen adibide batzuk, mendez mende antolatuta:

XVI. mendekoak:

1591, canton de Arostegui

1587, 1589, Pisueta

1597, Pescaderia

1585, 1587, 1597, Carniceria

1587, Maga de lobos

1576, el Torrentero, 1590 Torrenteroan torrea dago, 1594, Torrentero

1589, Quisquinarrua

1575, Ynshaustia, 1579, 1593, Ynsaustia

1570, Landachua

1562, Plaça publica, 1579, 1587, Plaça.

1523, Puerto chico, 1590, Portuguichia

1587, puerta de San Francisco

1593, canton de Pisueta

1542, 1589, 1597, Talaguchia

1566, Tenderia, 1589, Sagarcalle, 1633, 1644, 1744, Tenderia

XVII. mendekoak:

1618, canton de Arostegui, 1633, Arostegui, 1643, Aroztegui

1621, Pisueta

1624, 1644,1689, Pescaderia

1655, 1675, 1685, Santa Barbara

1629, 1644, 1682, Carniceria

1643, Carcel, 1644 Pie de Carcel, 1671, Carcel biexa

1624, Manga de lobos

1621, 1642, 1682, 1753, 1796,...Torrentero (Erzilla kalea)

1676, Yzquiarruaga, 1682, Ysquinarruaga

1637, el Castillo

1633, Landecho

1608, 1677, 1701, Plaça publica

1605, Puerto chico, 1643 Puerto menor

1625, canton de Pisueta

1608, 1629, 1643,... Talaguchia

1633, 1644, 1744, Tenderia

XVIII. mendekoak:

1714, 1737, Torrecho, Torrechua (Aldatzeta kalea)

1722, calle de la Torre de Areilza

1730, calle Basterra

1726, Videbarrieta

1723, Pescaderia

1704, 1769, Santa Barbara

1746, Carzelakoa, 1775, Carcelaoña

1760, Barrencalle (antzinako Manga de lobos)

1702, Cuin Cuin

1753, 1796,...Torrentero (Erzilla)

1779 escalera de la Rechola

1781, Morondo

1745, Vaquera

1788, camino de San Juan

1701, Plaça publica

1761, San Juan

1744, Tenderia

XIX. mendearen lehen zatiko eta azkenaldiko kale-izenak erakusten dizkiguten plano bi daude: bata Juan Bautista Belaunzaran arkitektoarena eta bestea Victor Muniberena [153].

Goian aipatutako erreferentziak eta bi plano hauetan azaltzen direnak aztertuz, ondoko kale izendegia ondoriozta daiteke Bermeoko harresi barruko eremurako (normalizatutako idazkeraz jarri dira):

Mendebalde-ekialde norabidea duten kaleak, iparretik hegora:

Ospitaloste

Ospitale

Boltegieta / Pisueta / Bazterra

Landatxu / Intxausti / Peskaderia / Bidebarrieta / Talagutxi

Santa Barbara / Karnizeria /Torrontero (Erzilla); Aroztegi

Kartzeloña / Manga de lobos / Kukunkale

Iskiñarruaga

San Frantzisko

Zesteria

Iparralde-Hegoalde norabidea duten kaleak, mendebaletik ekialdera:

Bakera (Labradores) / Torretxu (Aldatzeta)

Eskusada

San Juan / Denderia (Sagarkale)

Areiltza (Atalaia)

Andra Mari / Torrontero (Errotxela)

Santa Klara (Baztarre)

 

XIX. mendeko kale-izenen aldaketak:

XIX. mendearen erdialdean, Gobernu liberalen ezarkuntzarekin, kaleen izenak aldatzea agindu zen. 1860ko otsailaren 24ko errege aginduak, angelu zuzenean okertzen ez ziren kaleak izenez bateratzea (hortaz, kale tarteen izenak kentzea) eta ahal zen neurrian euskarazko izenak kendu eta gaztelaniazkoak jartzea zehazten zuen. Eta horrela egin zuen Bermeoko udalak 1861eko uztailaren 28ko batzarreko erabakiarekin [154]. Urte bereko azaroaren 24ko batzarrean, aurrekoan izandako akatsak zuzendu ziren [155] eta, ondorioz, honela geratu ziren Bermeoko kaleen izenak:
OspitalosteBeneficencia
OspitaleHospital
Boltegieta eta San JuanSan Juan
Pisueta, Soledad eta BazterraSoledad
Landatxu eta IntxaustiInchausti
Peskaderia, Bidebarrieta eta TalagutxiPescadería
Santa Barbara eta Karnazeria Carnicería Vieja
Torrontero edo ErzillaErcilla
ArostegiArostegui
Kartzeloña, Manga de lobos eta KukunkaleNueva
IskiñarruagaSan Miguel
San Frantzisko eta PortaleSan Francisco
ZesteriaCestería
Bakera edo LabradoresLabradores
Torretxu edo AldatzetaCuesta
EskusadaEscusada
San Juan San Juan
Denderia edo SagarkaleTendería
Areilza edo AtalaiaAtalaya
Andra Mari eta Torrontero edo ErrotxelaSanta Maria
PlazaPlaza
Arostegitik ErrotxelaraEstrecha
PortuzarraPuerto menor
Santa EufemiaSanta Eufemia
Gaurko Lope Diaz HarokoaPuerto mayor
Gaurko Seg. IspizuaColegio
Gaurko ApiozaOlvido
Morondo S. Juanportaletik goraRonda alta
Morondo S. Barbaratik San JuanportaleraRonda baja
Gaurko Arresi S. Barbaratik ErremedioraDescuido
Denderiatik EskusadaraOscura
Gaurko Utsa eskillarakSubida
Gaurko Santa Klarako eskillarakSanta Clara
Portuzarretik Gaztelurako eskillarakFuerza

1897an, berriro izan zen kale-izenen aldaketa, urte honetako martxoaren 20ko errege aginduaren bidez. Oraingoan, 1861eko izendegian egindako zenbait akats zuzendu nahi izan ziren, izaera propioa zuten kale tarte batzuk bereizteko eta kaleen euskal izenak berreskuratzeko. Aldi berean, izendegi berriaz arduratu zen Batzordearentzat inozoegiak ziren 1861ean jarritako zenbait izen (Olvido, Escusada, Descuido eta antzekoak) eta izen berriak jarri zituzten haien ordez.

Bestalde, XIX. mendearen amaieran, herriaren hazkundearekin, kale berriak zeuden eratuta eta hauei ere izenak ipini behar zitzaizkielako, Bermeorekin lotutako pertsonaia edo erakunde historikoen izenak jartzeari ekin zioten, lehen aldiz Bermeoko historian. Horrela Zubiaur kapitaina, Iñigo Artiedakoa, Eskoikiz jenerala, Flaviobriga, Aurrekoetxea, etab. proposatu zituzten kale izentzat. Pertsonaia hauen bilaketarako, garaiko lan historiografiko fidagarrienak erabili zituzten: Labayru, Iturriza, Camilo Villabaso eta Truebaren lanak. [156]

Honela geratu ziren kale-izenak:
Ronda alta, Descuido eta Ronda bajaGran Vía de Flaviobriga
Puerto mayorLope Díaz de Haro
Santa ClaraPaseo de Basterra
Soledad kalearen mendebaleko muturraAreilza
Intxaustiko mendebaleko muturretik beherakoaTravesía de Santa Barbara
ArostegiArostegui
Arostegiko hegoaldeko muturraCofradía de mareantes
Tenderiako behealdeaPlazuela de San Miguel
Pescaderia (tarte bi bereiziaz)Bidebarrieta eta Talacoechea
Santa Maria (tarte bi bereiziaz)Santa Maria eta Escalinata de Torrontero
Santa Marinako auzuneaPaseo de Santa Marina
Cesteria (hiru tarte bereiziaz)Arza, Plazuela de la Guerra eta
Hurtado de Mendoza
Santa Eufemiako atzealdeaMirador ó Explanada de Gaztelu
Portaletik Erriberarako kale berriaGeneral Escoiquiz
HospitalEnseñanza
Plaza de la ConstitucionPlaza de la Villa
SoledadAurrecoechea
SubidaUcha
OlvidoApioza
EscusadaArmendurua
Arza kaleko kalezuloaPasadizo Bolatoqui
Santa Eufemia elizaren hegoaldeko pasuaPaseo de Fraile-lecu
BilbobideaCapitán Zubiaur
AdoberiaGeneral Artieda
TrakeArrescuenaga
OndarreburuOndarraburu
KakallobideDivios
Erriberatik OndarrebururakoaAlboniga
Kontzesiñoko ostatuaren atzekoaLa Concepción
DolareagaDolariaga
KurtzioLa Cruz
TxibitxiagaChivichiaga

Aipatzen ez direnak, lehengo izenekin mantendu ziren.

XX. mendeko aldaketak:

XX. mendearen lehen zatian, hiriaren hazkunde nabarmena gertatu zen eta, ondorioz, kale berriak joan ziren eratzen. Horrez gain, zenbait hiriguneren izen aldaketak nabari dira, batzuk gerra aurrean, eta beste batzuk, gerra ostean, Francoren diktadura garaian eginikoak. Azken garai honetan, aipatzekoa da zenbait kaleri jarritako Pertsonaia politikoen edota kultura aldetik nabarmendutakoen izenak.

Hona hemen, besteak beste, XX. mendearen lehen zatian jarritako kale-izenak:
Esparru izeneko parajean sortutako kale sortanContramaestre Acurio
Señorío de Vizcaya
Avenida Esparru
Sanjuanbidearen hegoaldeanTeodoro Anasagasti
Cabeza de Vizcaya
Artalde parajeanArtalde
Karnizeria kaleaJuan de Nardiz
Hurtado de MendozaCardenal Mendoza
ColegioSegundo Ispizua
Erregiñazubi eta Erribera arteanJuan Sebastian Elcano
Trake eta Erregiñazubi lotzen dituen kaleaReinazubi
ErremedioFrancisco Ucelay
Erriberako zabalguneaPaseo de la Rivera
LameraParque de Ercilla
IskiñarruagaSan Miguel
Morondotik SanjuanbideraAlcalde Garavilla
Erriberatik ErregiñazubiraGeneralísimo Franco
ErrenteriaportaleCosme Ibarlucea
KurtzioganeIparraguirre
TxibitxiagaChivichaga
Txibitxiaga buruanMiramar de Chivichaga
Dibiobidea edo KakallobideaCamino San Miguel
Frantzunatxetatik Landatxurako eskillarakEscaleras de Landachu
SanjuanbideaAvenida Machichaco
«Callejón sin salida» deitutakoaMorondo
Goiko plazaArana-Goiri (gerra aurrean)
Goiko plazaPlaza de España (gerra ostean)
PortuzarraMuelle de Venancio Nardiz
Artzatik Matxikortarako bideariMarqués de Bilbao Eguia
Erregiñazubitik Aranondorako kaleaAvenida San Andres
PortalePortal de San Francisco
San Martin parajean sortutako auzuneaSan Martin
TalabideaEliseo Migoya
Santa MarinaGeneral Mola
Talako auzune berriaGrupo Nuestra Sª de la Talaya
Erregiñazubitik iparrerako kaletxoaJesus Tellaeche
DenderiaCrescencio Echebarria

XX. mendearen bigarren zatian, azkenik, Francoren Erregimena amaitzean eta udal berriak sortzean, Batzorde bat eratu zen kaleen izenak sentsibilitate euskaltzalearekin eta kasu batzuetan kale edo parajeen izen zaharrak berreskuratu nahian lan egin zuena. Udalaren erabakiak adierazten zuen legez, «Uri-barruko toki agirietan dagozan eta joan zan Franco'ren aldiko gomutagarri diran edo aldi orregaz zer-ikusia dauken ikurrak, idazkiak eta izenak» kentzea zen helburu nagusia. Esan behar da, kaleen errotuluak osorik (bai izena eta bai entitate geografikoa ere) euskaraz (eta euskal grafiaz) jartzen ziren lehenengo aldia izan zela. 1979an eman zion onespena Udalak Batzordearen aldaketa proposamenari [157], eta honelaxe geratu ziren kaleen izenak:
avenida del Generalísimo FrancoAskatasun bidea
plaza de EspañaArana ta Goiri'tar Sabinen enparantza
paseo del General MolaSantamañe kalea
Marqués de Bilbao y EguiaKai-bidea
calle ArtzaArtza kalea
calle BolatoquiBolatoki kalea
calle ChivichagaTxibitxiaga kalea
calle EsparruEsparru kalea
calle Fraile-lecuFraile-leku kalea
plaza de GazteluGaztelu enparantza
escaleras de LandachuLandatxuko eskilarak
avenida de MachichacoMatxitxakoko bide zabala
calle OndarraburuOndarraburu kalea
paseo de BasterraBazterra ibiltokia
escaleras de TorronteroTorrontero eskilarak
calle BidebarrietaBidebarrieta kalea
calle TalacoecheaTalakoetxea kalea
calle MorondoMorondo kalea
calle BeneficenciaOngintza kalea
calle cabeza de VizcayaBizkai-buru kalea
calle La CruzKurtzio kalea
calle CuestaAldatzeta kalea
calle DibiosDibio kalea
calle EnseñanzaIrakaskintza kalea
calle EstrechaKale Istua
escaleras de FuerzaIndar eskilarak
calle LabradoresNekazari kalea
calle OscuraKale Iluna
calle Reina ZubiErreiñe Zubi kalea
calle RiberaErribera kalea
calle Señorio de VizcayaBizkaiko Jaurerria kalea
calle AlbonigaAlmike kalea
barrio de Ntra. Sra. de la AtalayaTalako Andra Maria auzoa
calle San AndresAnder Deuna kalea
calle San MartinMartin Deuna kalea
calle Santa MariaAndra Mari kalea
escaleras de Santa ClaraKlara Deuna eskilarak
calle San FranciscoPrantzisko deuna kalea
portal de San FranciscoPrantzisko Deuna atea
calle San JuanDoniene kalea
camino de San MiguelMikel Deuna bidea
plaza de San MiguelMikel Deunaren enparantza
calle San MiguelEskinarruaga kalea
calle Santa BarbaraBarbara Deuna kalea
calle Francisco UcelayErremedio kalea
calle Gran Via de FlaviobrigaArresi kalea
calle Eliseo MigoyaTonpoi bidea
calle ApiozaApioza kalea
calle AreilzaAreilza kalea
calle ArosteguiArostegi kalea
calle ArmenduruaArmendurua kalea
calle ArrescuenagaArreskuenaga kalea
calle Cardenal MendozaHurtado deMendoza kardenalaren k.
calle General EscoiquizEskoikiz kalea
calle ErcillaErtzilla kalea
calle AurrecoecheaAurrekoetxea kalea
calle Capitán ZubiaurZubiaur'tar Kepa kalea
calle Contramaestre AcurioAkurio kontramaisu kalea
calle Cosme IbarluceaIbarluzea'tar Kosme kalea
calle Crescencio EchevarriaEtxebarria'tar Kresentzi kalea
calle General ArtiedaArtieda'tar Iñigo kalea
calle Lope Diaz de HaroLope Diaz de Haro kalea
muelle de Venancio NardizNardiz'tar Benantzio kalea
calle IparraguirreIparragirre kalea
calle Jesus de TellaecheTellaetxe'tar Josu kalea
calle Juan Sebastian ElcanoElkano'tar Juan Sebastian kalea
calle Segundo IspizuaIspizua'tar Segundo kalea
calle Teodoro AnasagastiAnasagasti'tar Teodoro kalea
calle Jose de GaravillaGarabilla'tar Jose kalea
calle InchaustiIntxausti kalea
calle Juan de NardizNardiz'tar Jon kalea
calle DoloriagaDolariaga kalea
escaleras de HuchaUtsa eskilarak
calle ArtaldeAtalde kalea
calle AtalayaTalaranzko kalea
calle Cofradia de mareantes (XIX. m.)Arrantzaleen Kofradi kalea
Kale berriaAritzatxu bidea

Azken aldian sortutako kale berrien izenak, honelaxe jarri dira:

Fielato enparantzatxoa, Benito Barrueta kalea, Esparru zeharkalea, Txirritxa bidea, Itsasoan galdutakoen lamera, Burujabetasun zelaia, Baratzeder urbanizazioa, Gure etxe, Jose Antonio Erauzkin enparantza, Adubidxe, Okarantza eskailerak, Erreten lamera, Gonzalo Nardiz enparantza, Zarragoitxi, Trake, Lourdesko eskailerak, Itxasbegi, Kaialde, Matxikorta kaia, Errosape kaia eta Xixili kaia.

__________

[151]   Kale-izenak aztertzean eta eurak adierazteko orduan ondoko irizpideak izan dira kontuan:

[152]   Elkar lanean (1997): Foguera de las villas de Vizcaya de 1511 eta Fogueras de las villas de Vizcaya de 1514. Fuentes documentales del Pais Vasco. Eusko Ikaskuntza.

[153]   J.Bta. Belaunzaran: 1820. Erzilla dorrean dago planoa. Victor Munibe. 1857. Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793): 2. tomoa; 25. orr. (1967ko A. Rodriguez Herreroren argitalpenean).

[154]   Akta Liburua, 1859-1864; 107b-108

[155]   Akta Liburua, 1859-1864; 117b-119b. A. Zabalak, berriz, agindua, azaroaren 29koa dela adierazten du (Zabala, Angel , 1928, I; 49).

[156]   1897. Expediente para la nueva nomenclatura y numeración de las calles en consonancia con la R. O. de 20 de Marzo de 1897. BUA. 5bis.

[157]   Udal batzordea (1982): Kale izenak zergatik?; 281-300

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du