Ohar ling.: Idatziz izen nagusi bi jaso dira. Bat, berandura arte, idatziz, gaztelaniaz baino ez dena batu: Remedio. Horren erakusgarri, dardarkari aurreko bokal protetikorik gabe adierazten zela. Kale honek, berriz, badu beste izen bat, euskaraz ere jaso dena: Kartzeloña. Izen honek sudurkari sabaikaritua erakusten du. Osagai biak elkartzean, 'kartzela' + 'oin', -ao- bokalek bat egin zuten:
Kartzelaoña > Kartzeloña
Kartzelari erreferentzia egiten dioten aldaerak idatziz zaharrenak eta sarrien agertzen direnak badira ere, gaur egun zabaldu-zabaldurik dagoen izenaren alde egin da fitxa buruan jartzeko.
Erremedio > Erremedidxo > Erremeidxo
Bokal itxiaren eta ondoko bokalaren artean epentesia txertatu da, hiatoa apurtzeko. Ostean, bokal arteko horzkari ahostuna galdu daiteke, eta ondoko bokalak diptongatu. Aldaera batean dardarkari anitzaren osteko erdiko bokala borobildu egin da:
Erremeidxo > Erromeidxo
Oharrak: Alde zaharrean. Karnazeriakalearen hegoaldean. Erremedioportale egon zen tokitik, mendebaldera egiten du, antzinako Manga de Lobos eta Kukunkale deitutako kaleetara jo arte.
Kale honen antzinako izena, Kartzelazarra edo Kartzeloña izan zen, Erremedioportalen, egon baitzen, dirudienez, antzinako herriko kartzela. Izatez, Kartzeloña edo Erremedio kalea, jatorrian, ekialdeko tartea besterik ez zen izan, baina kale honek izen aldaketa ugari izan ditu eta izenari dagokion luzera ere aldatua izan da sarritan. Fitxa honetan gaurko Erremedio kale izenak biltzen dituen tarte biak jarri dira, hau da, Erremedio eta Manga de lobos (edo Artekale).
Erremedio kalearen hasieran, mendebaldetik, dagoen zabalguneari, Erremedioko plazatxoa esaten zitzaion XIX. mendean. Honela aipatzen du 1869ko agiriak:
«Camino de la subida de estramuros enlazando el camino real de Bilbao con la plazueleta del Remedio [y] terreno de la casa de Acaca para arriba por la calle del Descuido hasta Carniceria vieja» [233]
Erremedio kalea
Antzina Kartzeloña edo Kartzelazarra deitua, 1841-44ean, 22 etxe zituen kale honek [234] eta 1856ean, 22 eraikuntza eta 208 biztanle [235]. 1860an, Artekale kalearekin bateratuta, Nueva izena jarri zitzaion [236]. XX. mende hasieran Francisco Ucelay izena ipini zitzaion [237].
Erremedioko iturria
Erremedio kalearen hasieran egon zen. A. Zabalaren esanetan, 1742an eraiki zuen iturri hau Domingo Zallonizek [238]. Duela gutxira arte Erremedioportaleko plazatxoan egon zen. Hona hemen agirietan azaltzen diren zenbait aipamen:
«Limpiar las pilas y caños de la fuente de junto del Porttaloña de Ntra Sra del Remedio»[239]
«Calzada ejecutada junto a la fuente del Remedio; frente a la casa de Torrecilla»[240]
Iradik esaten duenez, 1827ko lurrikarak hondatu zuenetariko bat izan zen:
«En el terremoto del verano de 1827 se perdieron las fuentes de los Remedios, de Dolaria, del Paraiso y la principal del puerto menor. Al poco tiempo aparece un torrente abundante en las peñas de Basterra, junto al mar» [242]
Porttaloña de Ntra Sra del Remedio, fuente de junto del
BUA 842.Libr. y recibos 90
1792
Nta Sra del remedio, fuente de
BUA 991/1. Recibos 74
1796
Remedio, fuente del
BUA 1136. Libr. y recibos 19
1799
Remedio, fuente del
BUA 1136. Libr. y recibos 37b
1844
Los Remedios, fuente de
BIBL YrJA 71-72
1928
la calle de la carcel Vieja, fuente de
BIBL ZbA2 424
Manga de lobos kalea
Ohar ling.: DRAEren arabera, «'manga': mont. Gente que en las batidas forma línea para dirigir la caza a un paraje determinado.» VOXen arabera: «Arg., Cu., Chi. Espacio comprendido entre dos palanqueras o estacadas que van convergiendo, formando calle o vía para el tránsito de los ganados.» Seguruenik, hortaz, «manga de lobos» izena, otsoak harrapatzeko teknika edo lekuarekin lotuta legoke.
Oharrak: Erremedio kalearen ekialdeko tartea da. 1841-44an, 9 etxe zituen kale honek [243] eta 1856an, 9 eraikuntza eta 64 bizilagun [244]. Manga de Lobos, Barrenkale eta Artekale izenak ezagutu izan ditu kale tarte honek. 1860an, Kartzeloña kalearekin bateratuta, Nueva izena jarri zitzaion [245].