auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Portuzarra
Portuzarra
Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)
Ohar ling.: Portua izendatzeko Portuzarra, Portutxiki eta Portugitxia ('portu' + 'gutxi' txiker adierarekin) erabili izan dira. Hitz elkartuaren lehen osagaiko bukaera bokala -u > -o bihurtu da, beste toponimo batzuetan bezala: Pisukalea, Katukale (Iskiñarruaga)...
Artikulua hartzen duenetako leku-izena da (Ik. Hiriguneko Bañera fitxan Bañulekue).
Oharrak: Antzina, Gaztelutik Santa Klarako atxetaraino. Gerora, ekialdetik moilez inguratzen joan zen duen itxura itxia lortu arte. Hegoaldetik dauka sarrera: Dikea eta Barratik barrura eginez, Bokale esaten zaion portuaren ahotik. Ronpiolasen hasieran Bañera izeneko parajea dago, olatu-moila eraiki baino lehen bainu-lekutzat erabiltzen zen haitzartea.
XVI. mendearen amaierakoa da, Ertzillako dorreaz mintzatzean, Garibayek ematen duen eta Portutxikia aipatzen duen euskarazko kantu baten zatia (Ik. Torrontero) [477]:
Garai hartan Bermeoko Portuzarra babestoki naturala zatekeen inolako moilerik gabea. Itsasoen erasoetatik itsasontziak gordetzeko ez zuen besterik izango, Santa Klara aldetik, Juan Beltsua Ugartekoak eraikitako dikea baino [478].
Kantuak adierazten duen legez, nabariak ziren Portuzarrean, Santa Klara ermita eta iturria. Lehenak, Santa Klarako eskillaretatik gertu egon behar zuen. Iturria, Iturribiak izenekoa, Portuzarreko iturri nagusia, harlanduz eraikitako XVI. mendeko egitura batez apaindua dago.
Bai portua eta bai iturria oso erabiliak izango ziren antzina, baina beraietara iristea ez zen izaten gaur legez erosoa. Oso garrantzizkoak ziren garai haietan goiko kaleetatik Portuzarrera jaisten ziren harmailak eta beste pasabideak.
«(...) un hombre havia desecho y desbarattado una escalera de piedra que se havia echo de horden de esta dha vª solo mejorando los pasos para que con alguna cobenencia pudiesen pasar los vezinos de esta dha vª yenttes y benienttes para el puertto menor y fuentte que esta en dho puertto en el suelo que llaman de las casas de Asquisua (...); (...) y acordaron y decretaron el dho don Diego Andres (de Mendoza Arteaga Aulestia) a sus expensas componga y aline dha escalera en la prefeçion que estubo quando de su horden fue derribada para que sirba de passo y camino para el puertto fuentte y Torentero» [479]
Frantzunatxeta aldetik, Baztarretik jaisten diren Santa Klarako eskillarak daude. Metro batzuk mendebalerago, Talagutxitik jaisten diren Utxako eskillarak. Hegoaldera eginez, Torronteroko eskillarak bi bidetatik jaisten dira portura. Eta, azkenik, Gaztelutik behera, Arrizko eskillarak eta modernoagoak diren Burdinazko eskillarak daude.
Iturribiak izenekoaren ondoko etxebizitzak, hau da, bere ekialdean dagoenak, beste etxeak baino aurreratuago erakusten du bere fatxada, moila gainera aurreratuta, eta bere azpialdean aterpe bat eratzen du. Azpialde honi «Etzépe» esaten zaio (166).
1841-44an, 31 etxebizitza zeuden Portuzarrean [480] eta 1856an, 26 eraikuntza eta 303 bizilagun [481].
XX. mendean, Portuzarreko moilari, Venancio Nardiz izena ipini izan zaio.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1523 | Puerto chico, obras en el | VEKA R.R. Ejec. C361/51 1b |
1587 | Puerto chico, muelle del | BEHA A-67/24-1 3b |
1590-96 | Portuguichian Santa Clara | BIBL. CBJ. VHG 338 |
1605 | Puerto chico | BEHA A-62/44-2 258b |
1643 | Puerto menor, venta de ballena en el | BFA. Bust 180/76 225 |
1643 | Puerto menor, bocal del | BFA. Bust 536/5 276b |
1687 | Puertto menor | BUA AL. 1680-1710 86-86b |
1696 | Puerto menor, hermita de Santa Clara del | BUA 1560. Libro de 13b |
1702 | Puerto Menor, cerco del | BUA 1161/6. Cancel. de 15-15b |
1702 | Puerto menor, cerco del | BUA AL. 1680-1710 294b |
1723 | Puerto chico, molles del | BUA AL. 1711-1727 127b |
1723 | Puerto menor, fuente del | BUA AL. 1711-1727 122-122b |
1734 | Puerto Menor, ermita de S. Clara del | BUA 1161/6. Cancel. de 5 |
1736 | Puerto menor, cassas en el | BEHA A-71/32 |
1737 | Puerto menor | BEHA A-741/48-2 |
1737 | Puerto chico, Puerto menor | BFA. Bust 623/10 27, 53 |
1743 | Puerto menor, fuente del | BUA 1560. Libro de 332 |
1745-46 | Puertto menor | BFA. Fg. 80 |
1753 | Puerto Menor | VEKA S.V. C1086 21 |
1755 | Puerto menor | BFA. Bust 124/2 |
1768 | Puerto Chico, lonja en el | BEHA A-741/48-2 |
1768 | Puerto menor, lonja en el | BFA. Bust 639/8 1 |
1770 | Puerto Menor, muelle del | BUA 968/3. Libr. y recibos 60-67, 81 |
1775-1831 | Puerto Menor, casa en el | BUA 915. Hipotecas. 1775 5, 43, 120b |
1775-1831 | Muelle biejo | BUA 915. Hipotecas. 1775 118 |
1787 | Puerto menor, sitio de casa en el | BUA 990/1. Recibos 45 |
1800 | Puerto menor, casa en el | BFA. Bust 203/104 45b,46 |
1841-44 | Puerto menor | BEHA A-758/2-53-0 |
1844 | Puerto Menor | BIBL YrJA 52-54 |
1844 | Puerto menor, calle del | BUA 1313/8. Culto y Clero 2b |
1850 | Puerto menor, calle del | BUA 22/19. Puerto menor |
1856 | Puerto Menor, calle del | BUA 37/ Nº de calles, |
1857 | Puerto Menor o el cay | MAP MunV/ItJR-II 24-25 |
1857 | Puerto menor | BUA Padron 1851(3) 18b |
1860 | Puerto menor, calle del | BUA 5. Rotul. de calles |
1894 | Puerto-menor, calle del | BAHP.N.BL 7549 1155b |
1895 | Puerto-menor | BAHP.N.BL 7550 086 |
1896 | Puerto menor, casa en el | BAHP.N.BL 7552 111b |
1897 | Puerto menor, manzanal en | BAHP.N.BL 8182 227b |
1897 | Puerto menor, calle del | BAHP.N.BL 8183 1174 |
1899 | Puerto Menor | BUA 1250/9. Fraude. Vino |
1969 | Venancio Nardiz, muelle de | BUA 1432/54 3 |
1973 | Venancio Nardiz, muelle de | BBPlBer |
1973 | Puerto viejo | BBPlBer |
1973-74 | Portuzarra | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1982 | Portu sarrá | BIBL ErA.KTop 263 |
1982 | Nardiz´tar Benantzio kalea | BIBL UB 296 |
2003 | Portu zaharra | BIBL BGL |
2003 | Nardiz tar Benantzio kalea | BIBL BGL |
__________
[477] Caro Baroja, Julio (1971); 338
[478] Ciriquiain-Gaiztarro, Mariano (1986); 208
[479] 1687. BUA. AL. 1680-1710; 86-86b.
[480] BEHA. A-758/2-53-0.
[481] BUA. 37/ Nº de calles.