auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Salbatxe (baixa)
Salbatxe (baixa)
Kokapena: Hiria; V. mapa (B-2)
Ohar ling.: 'Salba' + '(h)atx'; salbatu edo saihestu behar den haitza. Kontsonantez bukaturiko leku-izenetan bezala -e paragogikoa erakusten du, XVIII. mendeko agerraldian ere:
Salbatx > Salbatxe
Oharrak: Ronpiolasen iparraldean dauden haitzetatik ekialdekoena. Laisuen ipar-ekialde inguruan dagoen baixa hau oso marea baxua dagoenean bakarrik agertzen da azalera, eta orduan ere, apur bat besterik ez. 1754ko agiriak portuaren sarreran dauden uhaitzak direla esaten du [482]. Izan ere, garai hartan, ipar-mendebaletik porturatzen ziren ontziak, baixa hau gainditu (edo «salbatu») beharra izaten zuten, hau da, honen kanpoaldetik egin behar izaten zuten, gero porturanzko norabidea hartzeko.
Hala ere, idatzizko erreferentziak ez dira batere zehatzak baixa hau kokatzeko orduan eta kasu batzuetan bat bestearekin kontrajartzen dira.
1890-91ko agiriak, «Construccion de rompeolas en Bonito-ach o Salve-ach» [483]
Labayruk, «Salveach: este peñon se encuentra a dos cables de la Atalaya de Bermeo» [484]
1905eko planoak Laisuen iparraldean, Frantzunatxeta aurrean jartzen ditu bajos Salveach deitzen dituenak [485].
1914ko planoak Laisoak eta Lemajaleren mendebalean, Bañerako plataformaren aurrean, jartzen du Salveach deitzen duena [486].
Hasieran esandako lekuan jarri da, Candido Bilbao Laiuno berriemailearen adierazpenean oinarrituta («Atx handiaren atzean, olatuekaz ikusten ez dana») eta M. Ciriquiain-Gaiztarroren aipua jarraituta:
«Fuera estan la piedra Ugarrarri, que siempre vela, y la de Salvache-ach, proxima a la atalaya que apenas vela en la bajamar» [487]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1754 | Salbaiche, escollos | BIBL SFTB |
1890-91 | Salve-ach | BUA 16/5. Saneam. Arza 159 |
1895-1903 | Salveach, peñón | BIBL Lbyr-III 507-508 |
1905 | Salveach, bajos | BUA 1246/7. Puerto |
1914 | Salveach | BUA 1294. Plano. Puerto |
1946 | Salvache-ach, piedra de | BIBL C-G.PmPV 32 |
1981 | Salbatxe, peñas de | BIBL BstJA |
1982 | Salbaiche, Salbatxe | BIBL ErA.KTop 263 |
1985 | Salbeatz, peñas de | BIBL AnPdr 11 |
__________
[482] Sesmero, Francisco (1971).
[483] BUA. 16/5. Saneam. Arza; 159.
[484] Labayru, Estanislao Jaime de (1895-1903), III; 507-508.
[485] BUA. 1246/7. Puerto.
[486] BUA. 1294. Plano. Puerto.
[487] Ciriquiain-Gaiztarro, Mariano (1986); 32.