Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Kurtzio eta Santa Mariņa / Kurtzioko ermita  

Kurtzioko ermita

(Kurtzio eta Santa Mariña)

Kokapena: Hiria; V. mapa (D-1)

Ohar ling.: Ermita honen izenen artean 'de la Cruz', Kurtziokoa esaten dena (Ik. Hiriguneko Kurtzio parajea), eta Santa Mariña ageri dira. Ermita honen aldare nagusian, Gurutzeko Kristo irudikatzen duen gurutze handi bat zegoen, «Aitxe Kurtziokue». Hortik etor dakioke izena ermitari.

'Ermita' generikoa artikuluduna denez, aurreko bokal irekia, disimilazioz, itxi egin da gradu bitan, eta bokal itxi horrek artikulua itxiarazi du asimilazioz. Aurreko bokal itxiak -t- herskari ahoskabea sabaikaritu du:

ermita + -a > ermitzea > ermitzia > ermitzie

Oharrak: Bermeotik Mundakarako irteeran, errepidearen hegoaldean, erdi ezkutatuta, Zarragoti mendiaren ipar-ekialdean, Zarraneko errekaren itsasoratze gunetik hurbil. Kurtzio edo Santa Mariñaren izenpekoa da.

Ezagutzen den bere aipamen goiztiarrena, 1353koa da, Arrantzaleen Kofradiako Araudikoa. Honela aipatzen da:

«Primeramente hemos de costumbre inmemorial y ordenamos que los Mayordomos que son ó fueren sean obligados á se juntar el día de Señor San Martín  cada un año con todos los cofrades de la dicha Cofradía en la Iglesia y Hermita de Santa Marina de esta villa y juntados hagan decir una misa en el Altar de la Cruz y oída la misa se junten todos en uno y nombren y elijan seis hombres de conciencia y experiencia y aquellos que asi fueren nombrados y elegidos se junten en uno y haciendo su acuerdo nombren dos Mayordomos las más suficientes que en la dicha cofradía hubiere para su Gobernación (...)»  [636]

Agiriak azaltzen duenez, Kurtzioko ermita honetan biltzen ziren Kofradiako kideak agintariak izendatzeko.

Ermitak, bere ondoan ospitale bat izan zuen, San Lazaro izenekoa, seguruenik, bere izeneko besteak legez, legenardunei ostatu emateko erabiliko zena [637].

«(...) Propuso el sr. sindico que la cassa de San Lazaro Ospital que esta junto a la hermita del Santo Xpto de la Cruz extramuros (...)» [638]

XVII. eta XVIII. mendeetan, ermitan egin ziren konponketen berri ematen da:

1682an, konponketak egiteko agindua:«Se den (...) para el reparo de las ermitas, que son: Santa Cruz, San Martin, San Andres, Ntra. Sra. de la Mr^d, San Roque, La Cruz, Santa Marina, Ntra. Sra. de la Rosa, Sn. Justo y Pastor» [639].

1705ean, «Obras en las hermitas de la Cruz, San Roque, San Miguel y San Andres» [640]

1786an, «Obras en la ermita de la Cruz» [641]

XX. mende hasieran itxuraldaketa izan zuen ermitak: altuera handiagoa eman eta iparreko aldean egokitze lanak egin zitzaizkion. Gaur iparraldeko fatxada honetan ageri du sarrera nagusia, baina antzinako sarbidea hegoaldetik izaten zen; oraindik alde honetako hormaren kanpoaldean ikus daitezke ateko eta leihoetako jatorrizko arkuak [642].

Gaur, utzita dago ermita eta bertako irudiak Santa Eufemia elizara eraman dira: besteak beste, San Blas, zurezkoa eta polikromatua; Santa Luzia; eta, agian, denetatik baliotsuena den Aitxe Kurtziokue, XIII. mendekotzat hartzen dena [643].

Bada Arrantzaleen museoan oso irudi misteriotsua, antza denez, Kurtzioko ermitan aurkitu zena. Irudia, gaur, bururik gabe dago (apurtuta) eta dirudienez, idunetik sokaz lotuta itsasoan urperatzen omen zen arrantza ona izan zedin. Helburua lortu ezean, lurrera botatzen omen zen eta kolpeka zigortzen zuten [644]. Arrantzaleen museoko errotuluak adierazten duenez, San Lazarori dagokio irudia.

Kurtzioko ermitari lotuta, besteak beste, ondoko egunak ospatzen dira: maiatzaren 3an eta irailaren 14an, Aitxe Kurtziokoaren eguna eta otsailaren 3an, San Blas eguna.

Elizek eta ermitek beren jabetzako etxea izaten zuten ondoan, hala zeukan Talako Andra Mariak, Santa Eufemiak, San Migel ermitak, San Andresekoak. Kurtziokoak ere berea zeukan: Santa Mariñako etxea deitutakoa. Aurkitutako bere lehen erreferentzia 1643koa da, San Lazaroko etxea (Santa Mariñakoa, alegia) Martin Erleategikori errentan ematean [645]. 1783an, berriro aipatzen da etxea, Errosarako bideko konponketak egiterakoan:

«Gasto causado en la execucion de los pilastrones del camino de la Errosa en la inmediacion y cerca de la ermita de Cruz para la defensa de las paredes contiguas a la casa de Santamaña» [646]

1789an, Juan Iradiren etxea eraikitzeko lurren balorazioa egitean ere Santa Mariñako etxea aipatzen da:

«Reconocimiento y tasacion de un terreno en el camino de la Cruz y contiguo a la casa de Santa Marina para la ereccion de una casa nueba fabricada por D. Juan de Yradi» [647]

1829an, Goiko plazako Andra Maria eliza eraikitzeko gastuetarako, saldu egin ziren elizen eta ermiten ondasunak, eta seguruenik eurekin batera, Santa Mariñako etxea ere [648].

Ahozkoa:
«Kurtzioko ermitzié»025, 151, 156
«Kurtzioko elisié»152

Idatzizkoa:
1353Santa Marina, Yglesia o Hermita deBIBL: OCP
1633la Cruz, hermita deBFA. K.   738/18   1b
1633la Cruz de SantamarinaBFA. K.   738/18   46
1645la Cruz, hermita deBFA. Bust   201/14   25
1682La Cruz, ermita deMAHN   C.C. 4228   35
1682Santo Christo de Sª Marina de la Cruz, erm.MAHN   C.C. 4228   18
1695la Cruz, ermita deBEHA   A-61/10-3   6
1701Santa Marina, ermita deBUA   922. Extracc. de castaña   143
1705la Cruz, ermita deBUA   1560. Libro de cuentas   86
1708Santo Xpto de la Cruz, hermita delBUA   AL. 1680-1710   400b
1716la Cruz, hermita deBUA   AL. 1711-1727   69
1723la Cruz de Sta Marina, hermita de BUA   948/3(4)   14
1723La Cruz, ermita deBUA   915. Ermita de S. Andrés   1
1729la Cruz, hermita deBEHA   A-61/44-1   26b
1736la Cruz, ermita deBEHA   A-741/48-2   13b
1741La Cruz, ermita deBIBL   Lbyr-VI   240
1755la Cruz y Santa Marina, hermita deBUA   948/3(4)   45
1783la Cruz, ermita deBUA   842. Libr. y recibos   86b
1785la Cruz, ermita deBUA   948/1. Reden. censos e hipot.   19b
1785la Cruz, hermita deBUA   948/3(4)   1
1786la Cruz, ermita deBUA   842.Libr. y recibos   50b, 51
1793la Cruz, ermita deBIBL   ItJR-II   30
1796la Cruz, hermita deBUA   1150/3.Conc. com. sec. y ecl.   20
1800la Cruz, hermita deBFA. Bust   141/2   54
1825la Cruz, ermita deBEHA   A-758/1-52-2
1826la Cruz, ermita deMAHN   C.C.4331/130   10
1844Santa Marina o La Cruz, ermita deBIBL   YrJA   93-95
1852-1858la Cruz, hermita deBUA   949/2. Caminos, puentes...   16
1857la Santa Cruz, ermita deMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1895Santo Cristo de la Piedad, ermita delBAHP.N.BL   7551   872b
1928La Cruz, ermita deBIBL   ZbA1   319-320
1928Santa Marina o La Cruz, ermita deBIBL   ZbA1   342
1938la Cruz, ermita deBUA   1242/12. Obras
1970La cruz, ermita deBUA   Inventario de bienes   4
1987la Cruz, ermita deBIBL   ArrG   81
1987Santa Marina, ermita deBIBL   ArrG   81

 

Santa Mariñako etxea

Idatzizkoa:
1643San Lazaro, casa deBFA. Bust   188/55   161
1645Cruz, casa de la hermita de laBFA. Bust   201/14   25
1676San Lacaro, casa y pertenecidos deVEKA   Pleitos. Zar.-Wall.Olv C3587/9   3
1680San Lazaro, casa deBUA   AL. 1680-1710   8b
1724Santi Spiritus, casa deBUA   AL. 1711-1727   148
1754-57Santi espiritus, casas deBFA. K.   1575/18   28b
1783Santamaña, casa deBUA   842.Libr. y recibos   86b
1789Santa Marina, casa deBUA   AL. 1786-1806   52
1791Santa Marina, cassa llamada deBUA   990/5. Recibos   82
1792Santa Marina, casa deBFA. Bust   64/7
1793Santa Marina, casa deBFA. Bust   100/55   28b
1806Santa Marina, casa deBFA. Bust   243/3   55b
1810Santa Maña, casa deBUA   1561. Cuentas   71b
1826Santamaña u Hosp. de santti espirittu, casa deMAHN   C.C.4331/130   10
1854Sta Maña, casa titulada BUA   1054/17. Fincas del S.Hosp.   1

__________

[636]   Ordenanzas de la Cofradia de pescadores. 1353; 15

[637]   Erkoreka, Anton (1982).

[638]   1708. BUA. AL. 1680-1710; 400b

[639]   MAHN C.C. 4228.

[640]   BUA. 1560. Libro de cuentas; 86

[641]   BUA. 842.Libr. y recibos; 50b, 51

[642]   Informazio gehiago izateko, ik. Muñoa, M., Igartua, E., Garcia, I. (1984): Kurtzio. Bermeo 4.

[643]   Reforma de la Iglesia Juradera de Santa Eufemia. Mobiliario e imaginería. Data gabeko txostena.

[644]   Arocena, Ignacio (1963); 28-29.

[645]   BFA. Bust. 188/55; 161

[646]   BUA. 842.Libr. y recibos; 86b

[647]   BUA. AL. 1786-1806; 52

[648]   Zabala, Angel (1928), I; 353

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du