auzoka / Hirigunea / Ibarreta eta San Martin / Ibarburu (parajea)   
 Ibarburu   (parajea)
Kokapena: Hiria; IV. mapa (C-4)
Oharrak: Artalde izeneko parajearen mendebalean, Sanjuanbidearen behetik, Bidebarrieta inguruan.
1768ko agirian, Ibarburu edo Ormabarrietan dauden mahastiak eta sailak aipatzen dira [735] ('edo' hitzak paraje bien artean daudela esan nahi du). 1793an, beste sail batzuk, Artalden edo Ybarburun kokatzen dira [736]. 1944an, Ibarburu parajea, hilerriaren hegoaldean jartzen da [737]. 1945ean, Sanjuanbidearen hegoaldean [738]. Eta azkenik, 1978an, 'Guretxe' kooperatibaren iparraldean [739].
Hiriaren inguruko paraje honetako sailak kaletarren jabetzakoak izan ohi dira eta XIX. mendera arte, mahastiak ziren ugari bertan.
Artalde kaletik mendebalera, kiroldegiraino luzatzen den bide berria eratu da azken aldian Ibarburun.
Idatzizkoa:
| 1745 | Ibarburi, viñedo concejil en | BIBL   SFTB | 
| 1768 | Ibarburu, término de | BFA. Bust   657/3   1b-2b | 
| 1768 | Ybarburu, viñas y heredades en el térm. de | BFA. Bust   657/3   36 | 
| 1771 | Ybarburu, heredad en | BFA. K.   244/2   15 | 
| 1775-1831 | Ybarburu, viña en | BUA   915. Hipotecas. 1775   67 | 
| 1782 | Ybarburu, viña en el término de | BFA. Bust   73/11   359b | 
| 1785 | Ibarburu, heredad en el término de | BUA   948/3(4)   3 | 
| 1793 | Ybarburu, heredades en | BFA. Bust   700/7   2b | 
| 1840 | Ybarburu, viña en | BFA. Bust   138/3   13b | 
| 1858 | Ybarreta buru | BFA. Bust   540/4   76 | 
| 1860 | Ibarburu, biña en | BUA   888/18   1 | 
| 1892 | Ibarburu, término de | BUA   984. Fincas rust.1892 | 
| 1896 | Ibarburu, heredad en | BAHP.N.BL   7553   948-974b | 
| 1901 | Ibarburu y San Martin, heredad sita entre | BAHP.N.BL   8570   804 | 
| 1902 | Ibarburu, heredad | BAHP.N.BL   8572   14b | 
| 1910 | Ibarburu | BUA   1435. Fincas rústicas | 
| 1910 | Ybar-buru, heredad en | BUA   1032. Fincas rústicas | 
| 1922 | Ibarburu, heredad en | BFA. E. KZ.   C/2 | 
| 1944 | Ibarburu | BUA   406/3,4 eta 353/3,4,5 | 
| 1945 | Ybarburu | GJE   fk:1353   L19;3 | 
| 1955 | Ibarburu, heredad en | BUA   353/1. Riqueza rústica | 
| 1978 | Ybarburu | GJE   fk:9577   L97;136 | 
__________
[735]   BFA. Bust. 657/3; 1b-2b.
[736]   BFA. Bust. 700/7; 2b.
[737]   BUA. 406/3,4.
[738]   GJE. fk:1353; L19;3.
[739]   GJE. fk:9577; L97;136.