Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Arane / Kurtzio (parajea)  

Kurtzio   (parajea)

Kokapena: Arane; IV. mapa (C-4)

Ohar ling.: Bide gurutze bat da. Generikotasunari helduta dagoenez, artikulua hartzen du, ahozko aldaerak erakusten duen moduan. Horrek bokalen artean disimilazioa (-o + -a > -oa > -ua), eta asimilazioa (-ua > -ue) eragiten ditu. Bokal itxi palatalaren ostean, hiatoan dauden bokalen artean epentesia txertatu da.

Kurtzio + a > Kurtzidxoa > Kurtzidxua > Kurtzidxue

Oharrak: Patxotene baserriaren atzealdean dagoen bide gurutzea. Eskuinaldetik Bakiora egiten da eta ezkerrekotik Landabaso baserriraino. Bideok eratzen duten puntan kokatutako soloak ere Kurtzio izena hartzen du. Aipatzekoa da hemendik gertu dagoen Etxerre baserriaren antzinako izena ere Bidakurtze izan zela garai batean.

1786ko agiriak hauxe azaltzen du paraje honetaz:

«Condiciones para la construcción del camino que tira para el santuario de S. Juan de la Peña. Primeramente en el termino llamado Ormabarrieta. (...) en el expresado camino junto a la Cruz de Arana y camino que cruza para Azatarro se halla el camino de a pie» [879]

Badago beste leku-izen bat toki honekin lotuta egon daitekeena: Labazarra. Toponimo hau, alde batetik «Crucijada» izenarekin loturik agertzen da 1754ean, «viña de Ignacio de Renteria en Lavazarra ó Crucijada» [880] eta, bestetik, Matxitxakorako bidean aurkitzen dela azaltzen du F. Sesmerok, «Labasarra 1754, en el camino de Machichaco» [881].

Ahozkoa:
«Bidekurtzidxué»005
«Patzoteneko entradá»007

Idatzizkoa:
1786Cruz de Arana, término de laBUA   949/7. Caminos, puentes,...  64
1944Curtxio, termino deBUA   406/3,4 eta 353/3,4,5

__________

[879]   1786. BUA. 949/7. Caminos, puentes,..; 64.

[880]   BFA. Bust. 204/64; 1b.

[881]   Sesmero, Francisco (1971).

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du