Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Arane / Santa Kruz (ermita)  

Santa Kruz   (ermita)

Kokapena: Arane; IV. mapa (B-2)

Oharrak: Santakruzko landan egon zen, Sanjuanbidean. Aurkitu den bere aipamen zaharrena 1633koa da. 1796an hondatu zen eta bere ondasunak 1829an enkante publikoan saldu ziren Andra Mariako eliza berriaren eraikuntzan laguntzeko [904]. Azken aztarnak 1960ean desagertu ziren, hondeamakina baten eraginez [905].

1696ko agiri batek adierazten duenez,  Errosarioaren eta San Joseren prozesioa egiten zen bertara:

«data al ermitaño de Sta Cruz por la zera y vino que puso en 12 dias que en dha hermita estuvieron llevando la prozesion Ntra Sra del Rosario y el Glorioso S. Joseph» [906]

Ospetsua zen, San Gregorioko urarekin Santa Kruzko ermita honetatik egiten zen lur eta soloen bedeinkapena ere:

«30 reales por el desayuno el dia en que se va a la ermita de Santa Cruz a bendezir los campos con agua de San Gregorio» [907]

Angel Zabalaren esanetan, Berruezako San Gregorioko elizatik ekartzen zen ur hau [908]. Lizarra aldeko Suruslada herriaren gaineko mendian aurkitzen da San Gregorioren basilika. Hantxe, zilarrezko buru baten barruan gordetzen diren santuaren hezurretatik pasarazten den ura da lurrak bedeinkatzeko erabili ohi dena.

XVIII. mendean, harrizko hiru gurutze eraiki zituen udalak Bermeoko zenbait lekutan, eta horietako bat Santa Kruzen izan zen:

«Trabajos de fijación de las tres cruces puestas en el Torrentero, otra en la Atalaia y la tercera en la cima de Santa Cruz» [909];

«Reposicion de una cruz tallada de piedra jaspe que se hallaba demolida y caida en el suelo junto a la ermita de Santa Cruz» [910]

Nabaria da ermita honen izenaren eragina,  bere inguruan dauden osagai geografiko guztietan azaltzen baita: baserriak, errekak, landak, mendiak, iturriak, eta paraje guztiak Santa Kruz izena hartzen dute.

Ahozkoa:
«Santakrùsko ermitzié»001

Idatzizkoa:
1633Santa Cruz, hermita deBFA. K.   738/018   43b
1653Santa Kruz, ermita deBUA   972/1. Escrituras censales   17
1653Santa Cruz, ermita deBUA   972/1. Escrituras censales   17-18
1682Santa Cruz, ermita deMAHN   C.C. 4228   35
1690Santa Cruz, hermita deBUA   AL. 1680-1710   122b-123
1696Santa Cruz, iglesia deBUA   1560. Libro de cuentas   24, 25
1732Santa Cruz, ermitaBFA. Bust   189/15
1734Santa Cruz, ermita deBUA   1560. Libro de cuentas   264b
1736Santa Cruz, ermita deBUA   1560. Libro de cuentas   282
1738Santa Cruz, ermita deBUA   1560. Libro de cuentas   294
1741Santa CruzBIBL   Lbyr-VI   240
1793la Cruz, (dos dela advocación de), ermita deBIBL   ItJR-II   30
1796Santa Cruz, herm. arruinada deBUA   1150/3.Concord. com.   10
1799Santa Cruz, hermita deBUA   1136. Libr. y recibos   35
1802Santa Cruz, ermita deBUA   1136. Libr. y recibos   80b
1928Santa Cruz, ermita deBIBL   ZbA2   539
1987Santa Kruz, ermita deBIBL   ArrG   94

__________

[904]   Zabala, Angel (1928), II; 539.

[905]   Arregi Azpeitia, Gurutze (1987); 94.

[906]   1696. BUA. 1560. Libro de cuentas; 24.

[907]   1736. BUA. 1560. Libro de cuentas; 282.

[908]   Zabala, Angel (1928), II; 539.

[909]   1778. BUA. 968/2. Libr. y recibos; 56.

[910]   1802. BUA. 1136. Libr. y recibos; 80b.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du