auzoka / San Migel / Trinkone (erreka-zuloa)   
 Trinkone   (erreka-zuloa)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-3)
Ohar ling.: Ahozko aldaeretan, -i- bokal itxiak, asimilazioz, ondoko silabako bokala itxi du:
Trinkone > Trinkune
Beaskoperi dagokionez, Ik. San Migel auzoko Beasko baserria.
Oharrak: Beasko baserritik Etxebarrierrekara jaisten den erreka-zuloa. XVIII. mendearen hasierako Udal akta liburuetan, Trincon izeneko baserri bat agertzen da, ezin izan dena zehaztu non zegoen [962]. Ez du ematen erreka-zulo honekin zer ikusirik duenik.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
| 1882 | Trincones-besacope, heredad | GJE   fk:1417   L19;202 | 
| 1901 | Trincone, heredad | BAHP.N.BL   8570   633 | 
| 1944 | Trincone-beacope, heredad | BUA   406/3,4 eta 353/3,4,5 | 
| 1944 | Trincone, heredad | BUA   406/3,4 eta 353/3,4,5 | 
__________
[962]   BUA. AL. 1680-1710; 235b-237b; 275-281b.