auzoka / Artika / Atxiturriaga (belardia)
Atxiturriaga (belardia)
Kokapena: Artika; VIII. mapa (C-1)
Ohar ling.: '(H)atx' + 'iturri' + -aga. Izen honek aldaera ugari ditu bizirik. i- bokal itxiak -t- herskarian bustidura eragin du eta iturri > itxurri bihurtu da. Ostean, bigarren osagaiaren hasierako bokala, asimilazioz, atzeratu eta borobildu egin da, eta ondokoarekin berdindu da: iturri > uturri. Leku-atzizkiko bokal arteko belarea galdu egin da eta -aga > -a bihurtu da. Leku-atzizkiaren aurrean eta -i- bokal itxiaren ostean epentesia txertatu da.
Atxiturriaga > Atxitxurridxa > Atxutxurridxa > Atxurridxa
Oharrak: Demikutik Enparane baserrirako bidean, Masugoiko azpian. Iturria, haitz batetik sortzen da.
Ahozkoa:
«Atzitzurridxá» | 071 |
«Atxitxurridxá» | 054 |
«Atzuturridxá» | 083 |
«Atxutxurridxá» | 058, 082 |
«Atxuturridxá» | 093 |
«Atxurridxá» | 059 |